29. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

18/2018 EBAZPENA, urtarrilaren 30ekoa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, “Ura bulkatzeko ponpaketa sistema orokorra berritzea Valtierra-Arguedasko hondakin uren araztegian (Nafarroa)” izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko egunak finkatzen dituena.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren irailaren 26ko 386/2017 Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri ziren hamabost egunez bai aipatutako proiektua bai ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Jendaurreko aldia bukatutakoan, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak, azaroaren 8ko 452/2017 Ebazpenaren bidez, behin betiko onespena eman zion aipatu proiektuari, baita ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendari ere.

Nafarroako Gobernuak 2017ko abenduaren 20an hartutako Erabakiaren bidez, presakotzat deklaratu zen proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. “Ura bulkatzeko ponpaketa sistema orokorra berritzea Valtierra-Arguedasko hondakin uren araztegian (Nafarroa)” izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Arguedasko alkate-udalburuari dei egitea, 2018ko otsailaren 22an udaletxean ager daitezen, ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu aurreko aktak egitera, eta bidezkoa bada, baita behin betiko okupaziokoak ere.

2. Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua eta/edo notarioa eraman ditzakete, nork bere kontura.

3. Estrella Lamadrid Morón eta María Jesus González Muñoz andreak izendatzea Administrazioaren ordezkari, okupazioaren aurreko, adostasuneko, okupazioko eta ordainketako aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak sina ditzan.

4. M.ª Carmen Uriz Lusarreta eta Itziar Calvo Oteiza andreak, haietako edozein, administrazioko peritu izendatzea.

5. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Arguedasko Udalaren iragarki-oholean argitaratzea. Orobat, iragarki bat argitaratuko da Foru Komunitateko bi egunkaritan.

6. Ukitutako titularrei jakinarazpena egitea, banakako zitazio zedularen bidez.

Iruñean, 2018ko urtarrilaren 30ean.–Toki Administrazioko Zuzendari Nagusia, Xabier Lasa Gorraiz.

ERANSKINA

Aktak egiteko tokia: Arguedasko udaletxea.

Eguna: 2018ko otsailaren 22a.

HITZORDUA

TITULARRA

POLIGONOA

LURZATIA

UDAL-MUGARTEA

10:30

Alfredo Iñiguez Delmas

M.ª Ángeles Moncayola García

Blanca de Navarra kalea, 2

31513 Arguedas (Nafarroa)

2

609

Arguedas

Iragarkiaren kodea: F1801408