29. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

20/2018 EBAZPENA, otsailaren 2koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Hezkuntzako zuzendari nagusiak abenduaren 21ean emandako 623/2017 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen haren bidez, funts publikoak jasotzen dituzten Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeetan 2018-2019 ikasturtean haurrak onartzeko prozedura arautu zen.

Hezkuntzako zuzendari nagusiaren abenduaren 21eko 623/2017 Ebazpenaren bidez, funts publikoak jasotzen dituzten Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeetan 2018-2019 ikasturtean haurrak onartzeko prozedura arautu zen.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 84. artikuluko (“Ikasleen onarpena”) 2. puntuak hauxe xedatzen du: “Plazak nahikoak ez direnean, ikasleak onartzeko prozesuak honako lehentasun-irizpideei jarraituko die, artikulu honen 7. paragrafoan ezarritakoa aparte utzi gabe: ikasleek ikastetxean matrikulatutako anai-arrebak edo bertan lan egiten duten gurasoak edo legezko tutoreak izatea, gurasoren edo legezko tutoreren baten bizilekua edo lantokia hurbil egotea, familia-unitatearen urteko errentak, errenta kalkulatzerakoan familia ugariei aplikatzen zaizkien berariazkotasunak aintzat hartuta, eta ikaslearen edo gurasoren edo legezko tutoreren baten ezgaitasuna. Nolanahi ere, irizpide horietako ezein ez da baztertzailea izanen”. Irizpide hori ez da jaso aipatu 623/2017 Ebazpenean.

Horrenbestez, bidezkoa da Hezkuntzako zuzendari nagusiaren abenduaren 21eko 623/2017 Ebazpena aldatzea. Ebazpen haren bidez, funts publikoak jasotzen dituzten Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeetan 2018-2019 ikasturtean haurrak onartzeko prozedura arautu zen.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 21.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Hezkuntzako zuzendari nagusiaren abenduaren 21eko 623/2017 ebazpena aldatzea. Ebazpen haren bidez, funts publikoak jasotzen dituzten Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeetan 2018-2019 ikasturtean haurrak onartzeko prozedura arautu zen. Honela geldituko da:

Atal berri bat gehitzen zaio, D.3) izenekoa, “D) Eraginpeko eremu geografikoa; puntuazioa, gehienez ere: 20 puntu” letrari, testu honekin:

“D.3) Aita, ama edo legezko tutorea entitate titularraren Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxe batean lanean aritzeagatik: 5 puntu.”

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzari eta 0-3 urteko Haurren eta Landa Eskolen Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2018ko otsailaren 2an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.

Iragarkiaren kodea: F1801536