29. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

185/2018 EBAZPENA, urtarrilaren 24koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, igortzen duena 508/2017 prozedura laburtuan gauzatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa; errekurtso hori AFAPNA sindikatuak jarria da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan.

AFAPNA sindikatuak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zuen azaroaren 28ko 109/2017 Foru Dekretuaren aurka Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan. Foru Dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatu zen.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, epaitegiak administrazio espedientea igor diezaiotela eskatu du, bai eta epatzeko deiak Legearen 49. artikuluan ezarritako moduan egin daitezela ere.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Igortzea 508/2017 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa; errekurtso hori AFAPNA sindikatuak jarria da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea, autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, honako hau argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Justiziako eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari, eta AFAPNA sindikatuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko urtarrilaren 24n.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1801242