29. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

42/2018 EBAZPENA, urtarrilaren 25ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, kargutik kentzen duena María Zandio Zorrilla andrea, Nafarroako Ospitaleguneko Programa Berezien Ataleko burua.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onetsi zituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren 22.2 artikuluak xedatzen du ezen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen arloan indarra duen berariazko araudiarekin bat beteko direla osasun laguntzako zerbitzuetako eta ataletako burutzak.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko 6. atalak xedatzen duenez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izanen du unitate organikoetako buruak bitarte baterako edo jarduneko gisa izendatzeko ahalmena.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Kargutik kentzea María Zandio Zorrilla andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Programa Berezien Ataleko burua.

2. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen Zuzendaritzari, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzuari eta Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2018ko urtarrilaren 25ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Óscar Moracho del Río.

Iragarkiaren kodea: F1801245