247. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

Blanca 35870 ikerketa-baimenaren ondoriozko meatze-ustiapenaren kontzesioa ukatzea, Erroibarko eta Aurizko udal-mugarteetan.

Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak azaroaren 22an emandako 124/2018 Ebazpenaren bidez, ukatu egin zaio Sílice Navarra SLri silizea ateratzeko meatze-ustiapenaren kontzesioa, Blanca 35870 ikerketa-baimenaren ondoriozkoa. Ustiapen hori Erroibarko eta Aurizko udal-mugarteetan dago, eta 4 meatze-lauki hartzen ditu.

Eta hori aditzera ematen da Meatzeei buruzko uztailaren 21eko 22/1973 Legearen 78.2. artikuluan eta Meatzaritzaren Araubiderako Erregelamendu Orokorraren (abuztuaren 25eko 2857/1978 Errege Dekretuak onetsia) 101.5. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Iruñean, 2018ko azaroaren 22an.–Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Yolanda Blanco Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: F1814531