247. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

2/2018 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Jurramendiko Mankomunitateak, 2018ko azaroaren 23an entitatearen bilkura aretoan egin batzar orokor arruntean eta legezko quoruma zuela, erabaki zuen, besteak beste, 2. aldaketa hasiera batean onestea entitatearen 2018ko aurrekontu orokor eta bakarrean.

Espediente administratiboa bizilagun edo interesdunen eskura egonen da Mankomunitatearen Idazkaritzan 15 egunean, hau argitaratzen denetik hasita, bidezko jotzen diren erreklamazio, ohar eta kexak aurkeztu ahal izateko, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 271. artikuluak ezartzen duenari jarraituz –aipatutako foru legea urriaren 29ko 11/2004 Foru Legeak aldatu zuen–.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aldaketak behin betiko onetsirik geldituko dira aipatu epea iraganda (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.1 artikulua).

Lizarran, 2018ko azaroaren 26an.–Mankomunitateko burua, M.ª Victoria Sevilla Marzo.

Iragarkiaren kodea: L1814564