247. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Hiri-jarduketarako plan berezia Aldapa kaleko 10ean (2. poligonoko 24. lurzatia). Hasierako onespena

Udalak, 2018ko azaroaren 6an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea Hiri-jarduketarako plan berezia (hiri-birgaitzea): egokitzea Aldapa kaleko 10. zenbakian den eraikina irisgarritasunaren arloko indarreko araudietara, eta lerrokadurak aldatzea Udal Plan Orokorreko determinazioak garatu beharrez. Ekimen partikularrez tramitatu da eta Aldapa kaleko 10. zenbakiko auzokideen erkidegoak sustatu du.

Bigarrena.–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onetsi duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77. eta 71. artikuluekin bat, parte-hartze plana onestea, plan hau tramitatu baino lehen garatu baita.

Hirugarrena.–Hiri-jarduketarako plan berezia (hiri-birgaitzea) jendaurrean jartzea hilabetean, hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan eta Udalaren egoitza elektronikoan argitaratzen denetik hasita. Jendaurrean egon bitartean edonork aztertzen ahalko du Hiri-jarduketarako plan berezia, baita bidezko diren alegazioak aurkeztu ere.

Laugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea Hiri-jarduketarako plan bereziaren esparruan sarturik dauden lurren jabeei.

Irurtzunen, 2018ko azaroaren 27an.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L1814571