2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
Ekonomia-jardueren gaineko 2018ko zerga (EJZ) borondatez ordaintzeko epea
Berriobeitiko Udalak adierazi du heldu den 2018ko abenduaren 19an bukatuko dela ekonomia-jardueren gaineko 2018ko zerga borondatez ordaintzeko epea.
Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Udalaren web orriaren bidez ordaintzen ahal dira, edo 948 012012 telefonoaren bidez, edo La Caixaren eta Nafarroako Rural Kutxaren edozein sukurtsaletan, dagokion ordainagiria aurkeztuta.
Ordainagiri helbideratuak 2018ko abenduaren 19an kobratuko dira kontuetatik.
Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legean ezarritako errekarguak eta interesak sortuko dituzte eta betearazpen bidez kobratuko dira.
Berriobeitin, 2018ko azaroaren 27an.–Alkatea, Juan María Albizu Andueza.
Iragarkiaren kodea: L1814569