240. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Ordenantza fiskalak, 2019ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen dutenak. Behin betiko onespena

Tafallako Udalak, 2018ko urriaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen 19. ordenantza fiskalaren aldaketak eta 4., 5., 6., 7., 8., 9.,11., 12., 13., 14., 16., 17., 18., 19., 22., 23., 24. eta 25. ordenantza fiskalen eranskinak.

Horien hasierako onespena 2018ko 217. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 9an, eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkezteko 30 egun balioduneko epea iraganik, inork ez duenez halakorik aurkeztu, behin betiko onetsirik gelditu dira.

Ondotik, ordenantza horien testu osoa argitaratzen da, orok jakin dezan eta gainerako ondorioak izan ditzan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea bete beharrez.

Tafallan, 2018ko abenduaren 27an.–Alkatea, Arturo Goldaracena Asa.

ERANSKINA, AGIRIAK EGIN ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALARI DAGOZKION TARIFENA (4. ORDENANTZA )

2019ko tarifak

I. epigrafea.–Planoen kopiak (paper opakuan).

A) Irabazi asmorik gabeko kultur, informazio eta hezkuntza entitateei.

1.–Plan orokorreko planoak edo espediente publikoetan direnak.

  • Metro lineala: 1,85.
  • UNE A0: 2,25.
  • UNE A1: 1,30.
  • UNE A2: 1,10.
  • UNE A3: 0,70.

B) Partikularrei eta gainerako entitateei.

1.–Plan orokorreko planoak edo espediente publikoetan direnak.

  • Metro lineala: 4,60.
  • UNE A0: 5,20.
  • UNE A1: 2,85.
  • UNE A2: 2,10.
  • UNE A3: 0,80.

II. epigrafea.–Katastro, kartografia, topografia, hirigintza planeamendu eta bestelakoei buruzko informazioa, euskarri magnetikoan.

–Katastroko informazioa soilik bada, tarifak %20 murriztuko dira.

–Soilik kartografia bada, %40 murriztuko da.

–Hirigintzako planeamenduaren gainekoa bada, %100.

A) Hiri-lurra bada.

1.–DGN motako fitxategietan: 363,85 euro/orria.

2.–DWG edo DXF motako fitxategietan: 454,85 euro/orria.

B) Landa-lurra bada.

1.–DGN motako fitxategietan: 91,60 euro/orria.

2.–DWG edo DXF motako fitxategietan: 108,70 euro/orria.

C) Lurzati baten gaineko informazioa (CD euskarria).

  • 36,60 euro/lurzatia eta CDa.

D) Kontribuzioaren gaztiguaren kopia.

  • 1,10 euro.

III. epigrafea.–Ziurtagiriak.

1.–Ziurtagirien lehen orriagatik: 3,75.

2.–2. eta hurrengo orriengatik: 1,10.

3.–Agiriaren data zehatza ematen ez bada, ziurtagiria egiteko agiria aurkitu beharrez miatu behar den urte bakoitzeko: 0,70.

IV. epigrafea.–Agirien fotokopiak, partikularrek eskatuak.

1.–Fotokopia bakoitza: 0,25 euro.

V. epigrafea.–Arma txartelen tramitazioa.

1.–Txartel bakoitza: 22,80 euro.

VI. epigrafea.–Langileak hartzeko deialdien tramitazioa.

1.–A eta B mailetara sartzeko (Funtzio Publikoaren Estatutuarekin bat), izena emateagatik: 18,30 euro.

2.–C mailara sartzeko, izena emateagatik: 10,45 euro.

3.–D eta E mailetan sartzeko, izena emateagatik: 3,75 euro.

Deitu beharreko lanpostuak lan-kontratukoak izanez gero, deialdian aurreikusitako ordainsariak funtzionario maila bati atxiki, eta maila horri dagokion tasa aplikatu behar da.

VII. epigrafea.–Agirien konpultsa.

1.–Trafiko istripu baten atestatuaren kopia konpultsatua: 29,65 euro.

2.–Bestelako agirien konpultsa.

Horri dagokionez, lagun bakarrak espediente bakarrera ekarri beharreko agiriak konpultsa bakartzat hartzen dira: 3,80 euro.

VIII. epigrafea.–Ahalmenak askiestea.

1.–Askieste bakoitzarengatik: 10,15 euro.

IX. epigrafea.–Aurrekontuak eta ordenantza fiskalak.

1.–Aurrekontua: 13,70 euro.

2.–Ordenantza fiskalak: 6,55 euro.

X. epigrafea.–Etxebizitzak deskalifikatzeko txostenak egitea.

1.–Babes ofizialeko etxebizitza bakoitza deskalifikatzeko behar diren txostenengatik: 45,40 euro.

XI. epigrafea.–Lizentziak egiaztatzeko tituluak.

1.–Irekitzeko lizentzia, titulartasuna aldatzeagatik: 51,70 euro.

XII.–Txostenak eta kontsultei emandako erantzunak.

1.–Hirigintzako zedulak: 45,40 euro.

2.–Hirigintza Alorreko txosten teknikoak: 94,20 euro.

3.–Udaltzaingoaren txostenak egiteagatik: 76,95 euro.

4.–Zatiketa horizontala baimentzea, edo deklaratzea hura ez dela beharrezkoa: 45,00 euro.

XIII. epigrafea.

Elbarriendako aparkatzeko txartela: 0,00 euro.

XIV. epigrafea.

Herritar txartela (edo haren kopia) egitea: 6,50 euro.

ERANSKINA, AUTOTAXIEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALAREN TARIFENA (5. ORDENANTZA)

Hauek dira Ordenantza honetan ezarritako kontzeptu bakoitzagatik aplikatu beharreko tarifak:

2019ko tarifak

I.–Autotaxiak ibiltzeko lizentziak ematea: 2.274,90 euro.

II.–Lizentziak eskualdatzea: 910,60 euro.

ERANSKINA, LIZENTZIAK EMATEKO ETA HIRIGINTZAN BESTELAKO JARDUKETAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALEKO TARIFENA (6. ORDENANTZA)

2019ko tarifak

I. epigrafea.–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko legearen babesean emandako lizentziak.

1.1) Lurzatiketarako lizentziak:

–Lurzatiketarako lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak azaleraren arabera likidatuko dira; 1.000 m² edo zatiki bakoitzeko: 52,35 euro.

–Landa-lurretan, gehienez ere diru hau ezartzen ahal zaio espediente bati: 627,95 euro.

I.2) Obra lizentziak, Zaharberritzeko laguntzetarako udal ordenantzaren babesean daudenak:

–Lizentzia emateko espediente bakoitza tramitatu eta ebazteagatik, ondoko tasa ordaindu beharko da: 49,70 euro.

I.3) Obra lizentziak, tramitazio laburrekoak:

–Lizentzia emateko espediente bakoitza tramitatu eta ebazteagatik, ondoko tasa ordaindu beharko da: 46,40 euro.

I.4) Eraiste, eraikitze, berritze, instalazio, zuhaitz botatze, errotulu paratze eta oro har lizentzia behar duten gainerako obretarako lizentziak, betiere aurreko ataletan ez badaude:

–Tasa honen kuota kalkulatzeko, 12. artikuluan xedatuari jarraikiz zehaztutako zerga-oinarriari karga-tasa hau aplikatuko zaio: %0,70.

I.5) Lizentziak, eraikinak eta instalazioak lehen aldiz erabili edo okupatzeagatik:

–Lizentzia emateko espediente bakoitza tramitatu eta ebazteagatik, ondoko tasa ordaindu beharko da: 45,75 euro, gehienez ere 824,75 euro izanik, espediente bakoitzeko.

Tasa honen ondorioetarako ez da kontuan hartuko igogailuak paratzea edo haiek paratzeko egokitzapenak edo erabilera nagusiko osagarri diren beste batzuk.

II. epigrafea.–Gutxieneko eskubideak.

Aurreko epigrafeengatik ordaindu behar diren tasak gutxieneko zenbateko haietatik beheitikoak badira, honako hauek ordaindu beharko dira:

–Lurzatiketak (lurzati bakoitzeko): 61,45 euro.

–Obra lizentziak (I.4 epigrafea): 46,40 euro.

III. epigrafea.–Obrak egindakoan kontrola egiteagatik, lizentziaren ordez aurretiazko komunikazioa edo erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar denetan.

–I.4) epigrafeko tarifa aplikatuko da.

ERANSKINA, JARDUERA SAILKATU ETA KALTEGABEETAN ARITZEKO ETA ESTABLEZIMENDUAK IREKITZEKO LIZENTZIAK EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALARI DAGOZKION TARIFENA (7. ORDENANTZA)

2019ko tarifak

I. epigrafea.–Jarduera-lizentzia eta jarduera-lizentziaren berrikuspena, jarduera hasitakoan kontrolak egitea, lizentziaren ordez erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa aurkeztu behar bada.

–Jarduerak okupatuko duen azalera eraiki osoaren arabera ezarriko da tarifa, hartan aritzeko behar diren lokal erantsi guztiak barne.

–Handitzeko lizentzien berrikuspenetan, handitze horri dagozkion metro karratuak kontatuko dira bakarrik.

–Jarduera aldatzeagatik, azalera bera mantenduz lizentziaren berrikuspena egin behar bada, beste jarduera bati lotua dagoenean, aldaketa horrek ukitzen dituen metroak bakarrik hartuko dira kontuan.

–Likidazioa tarte hauei jarraikiz eginen da:

  • Ukitutako azalera, 50 m² bitarte: 625,60 euro.
  • 51tik 100 m² bitarte gehiago: 2,10 euro/m².
  • 101etik 400 m² bitarte gehiago: 1,70 euro/m².
  • 401etik 2.500 m² bitarte gehiago: 1,35 euro/m².
  • 2.501 m² gehiago: 1,15 euro/m².
  • Gehienez ere: 6.230,75 euro.

II. epigrafea.–Irekitzeko lizentzia, irekitzeko lizentziaren aldaketa, irekitakoan kontrolak egitea, lizentziaren ordez erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa aurkeztu behar bada.

–Jarduera sailkatuaren espedientea: 0,00 euro.

–Jarduera kaltegabearen espedientea: 353,20 euro.

ERANSKINA, UDAL ORDENANTZA ETA ERABAKIETAN AURREIKUSITAKO IKUSKAPENEN GAINEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALARENA (8. ORDENANTZA)

Ikuskapenek sortzen dituzten tasak honako tarifa honetan ageri dira:

2019ko tarifak

I. epigrafea.

Ikustaldiak, jarduera sailkatuen arloan eta gainerako ordenantza eta erabakietan ezarritakoaren arabera, baita Udalaren ondarean sortutako kalteengatik ere egindakoak. Ikustaldi bakoitzeko:151,15 euro.

II. epigrafea.

Eraikinen segurtasun baldintzen azterketa eta hondamen espedienteetako ikuskapena.

–Gutxieneko ikuskapena: arkitekto edo aparejadore baten 1,5 orduko lana: 208,70 euro.

–Lan gehiago behar bada, ordu bakoitza: 106,00 euro.

ERANSKINA, IBILGAILUAK EREMU PUBLIKOTIK KENDU ETA ONDOTIK ALTXATZEKO EDO EREMU PUBLIKOAN IBILGETZEKO ZERBITZUA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA FISKALARI DAGOZKION TARIFENA (9. ORDENANTZA)

2019ko tarifak

Epigrafeak.

1.–Zerbitzu egitera joan, eta ibilgailua Udalaren altxatokira eramateko lanak hasi ondoan, gidaria edo hark baimendutako pertsona agertzeagatik lana burutzen ahal ez bada:

1.1. Eguneko tarifa (8:00etatik 20:00etara): 41,90 euro.

1.2. Gaueko tarifa (20:00etatik 8:00etara): 62,75 euro.

1.3. Jaiegunetako tarifa (0:00etatik 24:00etara): 62,75 euro.

2.–Zerbitzua osorik egiten denean eta ibilgailu arau-hauslea Udalaren altxatokira eramaten denean:

2.1. Eguneko tarifa (8:00etatik 20:00etara): 63,85 euro.

2.2. Gaueko tarifa (20:00etatik 8:00etara): 95,80 euro.

2.3. Jaiegunetako tarifa (0:00etatik 24:00etara): 95,80 euro.

3.–Ibilgailua altxatokira eraman eta inork eraman gabe 48 ordu pasatzen direnean, zaintzagatiko tarifa, egun edo zatiki bakoitzeko: 7,20 euro.

4.–Ibilgailuen berezitasunengatik Udalak dituen baliabideekin ezin kendu bada eta zerbitzua egiteko beste batzuengana jo beharra baldin badago, kobratu beharreko tasa izanen da Udalak ibilgailuak kentzeko lana egiten duen enpresari ordaindu behar diona gehi %25, administrazio arloko gastu orokorrengatik eta Udaltzaingoak parte hartzeagatik.

5.–Ibilgailua gurpiletako edo bolanteko besarkadera mekanikoen bidez ibilgetzen denean, altxatokira ezinbestean eraman beharra ez dakarren arrazoiren bat tarteko: 32,95 euro.

6.–Ibilgailua gurpiletako edo bolanteko besarkadera mekanikoen bidez ibilgetzen denean, ibilgailua garabi bidez eramateko ezintasun fisikoa tarteko (betiere ibilgailu ibilgetua kendu eta altxatzeari dagokienaz gain, ibilgailu ibilgetua altxatokira eraman behar izan badute): 55,00 euro.

ERANSKINA, HILERRIKO ZERBITZUAK EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALARI DAGOZKION TARIFENA (11. ORDENANTZA)

2019ko tarifak

I. epigrafea.–Ehorzketak, eta ehorzteko eskubideak.

ERRAUTSAK
(euroak)

HILOTZAK
(euroak)

Lurrean/kolunbarioan

37,20

46,55

Nitxoan

74,95

93,80

Panteoian

112,25

140,30

II. epigrafea.–Hobitik ateratzea.

–Hilotzak: 103,15 euro.

–Gorpuzkiak: 64,75 euro.

III. epigrafea.–Lekualdatze eskubideak (ez da ez hobitik ateratzea ez ehorzketa kobratuko).

Destinoaren arabera:

–Lurrera/kolunbariora: 47,50 euro.

–Nitxora: 95,85 euro.

–Panteoira: 143,35 euro.

IV. epigrafea.–Garbiketa eskubideak.

–Kolunbarioan: 46,55 euro.

–Nitxoan: 93,80 euro.

–Panteoian (gorpuzki bakoitzeko): 140,30 euro.

V. epigrafea.–Panteoietarako lurren, nitxoen eta kolunbarioen kontzesioak.

A) Panteoiak.

–Panteoietarako lurren kontzesioa, 75 urterako: 2.815,50 euro.

B) Nitxoak.

–Aldi baterako lagapena (10 urte): 356,35 euro.

–Luzapena, 10 urte gehiagorako: 469,30 euro.

–75 urterako kontzesioa: 3.050,00 euro.

C) Kolunbarioak.

–Aldi baterako lagapena (10 urte): 178,20 euro.

–Luzapena, 10 urte gehiagorako: 234,60 euro.

VI. epigrafea.–Zerbitzu orokorrak ematea.

–1. mailako panteoia: 99,30 euro.

–2. mailako panteoia: 74,85 euro.

–3. mailako panteoia: 51,90 euro.

–4. mailako panteoia: 37,85 euro.

–5. mailako panteoia: 24,25 euro.

–6. mailako panteoia: 7,50 euro.

–Nitxoak: 7,50 euro.

–Kolunbarioak: 5,40 euro.

ERANSKINA, KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALARI DAGOZKION TARIFENA (12. ORDENANTZA)

2019ko tarifak

I. epigrafea.–Ereta kiroldegia.

–Pilotalekua, Tafallako kirol klubendako: 3,85 euro orduko.

–Pilotalekua, futbitorako eta saskibaloirako (dutxak barne): 13,20 euro orduko.

–Pilotalekua, pilotarako (dutxak barne): 9,40 euro orduko.

–Pilotalekuko dutxak: 1,45 euro orduko.

–Squasha (dutxak barne): 6,65 euro orduko.

–Squasha, ordu erdia: 4,00 euro orduko.

–Squasha (18 urtetik beheiti), 19:00ak arte: 3,10 euro orduko.

–Squasha: 15 orduko bonoa: 68,00 euro orduko.

–Dutxak: 1,45 euro orduko.

–Tenisa, 18 urtetik goiti: 4,00 euro orduko.

–Tenisa, 18 urtetik beheiti: 1,90 euro orduko.

–Tenisa: 15 orduko bonoa: 27,20 euro orduko.

–Rokodromoa: 3,30 euro orduko.

–Rokodromoa: 15 orduko bonoa: 22,65 euro orduko.

–Argialdia (6 argialdi gehienez): 2,15 euro orduko.

II. epigrafea.–Lanbide Eskolako kiroldegia.

–Kiroldegia (futbola): 13,15 euro.

–Kiroldegia, Tafallako klubendako: 3,85 euro.

–Argiak: 8,50 euro.

III. epigrafea.–San Frantzisko futbol zelaia.

–Urteko tasa: 598,60 euro.

(Hura lagatzeko klub batekin hitzarmena egin bada eta horrek indarra badu, hartan arautzen denaren arabera jokatuko da).

IV. epigrafea.–Futbol zelaiak, Ciudad del Cidacos txapelketaren barnean.

–Zelaia, klubendako: 3,85 euro.

–Zelaia: 12,00 euro.

–Argiak: 29,20 euro.

V. epigrafea.–Atletismoko pista.

–Pista, klubendako: 3,85 euro.

–Pista: 12,00 euro.

–Argiak: 6,50 euro.

–Dutxak: 1,45 euro.

VI. epigrafea.–Eskualdeko eskoletako pilotalekua.

–Federatu gabeko kirol taldeak: 7,60 euro.

–Pilotalekuak, klubendako: 3,85 euro.

–Pilotalekua, Guraso Elkarteko aita-amendako (argiak bakarrik): -.

–Argiak: 5,90 euro.

–Dutxak: 1,45 euro.

VII. epigrafea.–Instalazioak, kirolaz kanpoko erabileretarako (Ereta kiroldegia eta Lanbide Eskolako kiroldegia).

–Jarduerak, sarrera kobratzen bada edo instalazioaren erabiltzaileendako errendimendurik ateratzen bada (gehi argien gastua): 213,95 euro.

–Sarrera kobratu gabeko jarduerak (gehi argien gastua): 136,05 euro.

Fidantza: fidantza ezartzen da, 458,25 eurokoa, instalazioen erabileragatik, sortzen ahal diren kalteak konpondu ahal izateko.

VIII. epigrafea.–Belar artifizialeko futbol zelaia.

ZELAIA

ARGIRIK GABE

ARGIA BARNE

7ko futbola

22,65 euro orduko

34,05 euro orduko

11ko futbola

39,65 euro orduko

45,30 euro orduko

IX. epigrafea.–Banakako tasa, Tafallako kirol klubetan federatutako kirolariei aplikatu beharrekoa, Kirol Patronatuak kudeatzen dituen kirol instalazioak erabiltzeagatik.

Hilabeteko tasa hau aplikatuko da:

–2008. urtean eta hurrengoetan jaiotako kirolariak: 3,10 euro hilean.

–2007. eta 2002. urteen artean jaiotako kirolariak: 4,15 euro hilean.

–2001. urtean eta aurrekoetan jaiotako kirolariak: 8,30 euro hilean.

Tasa hauek hiru hilean behin kargatuko dira kirolarien kontuan, epe hauetan:

  • 1. epea: urtarrilean (urtarrila-maiatza).
  • 2. epea: irailean (iraila-abendua).

X. epigrafea.–Kirol ikastaroak.

–Kirol eskolak: 37,20 euro.

–Atletismoa: 37,20 euro.

–Irristaketa:

  • egun 1 astean: 30,00 euro.
  • 2 egun astean: 52,75 euro.

–Irristaketa helduendako.

  • egun 1 astean: 32,05 euro.
  • 2 egun astean: 63,10 euro.

–Kirolaren eskola:

  • egun 1 astean: 37,20 euro.
  • 2 egun astean: 50,70 euro.

–Eskalatzeko ikastaroa: 38,25 euro.

–Beste ikastaro batzuk: 38,25 euro.

Kenkariak ikastaroetan:

a) Gazte txartela.

b) Familia ugariak.

Bi kasuetan %20 murriztuko zaizkie tasak Kirol Patronatuak antolatutako ikastaroetan.

ERANSKINA, EZKONTZA ZIBILAK EGITEKO ETA EZKONTZAZ KANPOKO ELKARTZE ZIBILAK ERREGISTRATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALARI DAGOZKION TARIFENA (13. ORDENANTZA)

2019ko tarifak

Ezkontzak:

–Ezkontza bakoitzeko prezioa ondoko hau izanen da:

  • Tafallan erroldatuak (bikoteko bi kideetako bat, gutxienez): 134,40 euro.
  • Tafallan erroldatu gabeak: 161,60 euro.

–Ezkontzaz kanpoko elkartze zibilen erregistroa.

  • Inskripzioa: 51,70 euro.

ERANSKINA, ANIMALIAK HARRAPATZEKO ETA HAIEN MANTENURAKO ZERBITZUEN ETA ARRISKUTSU IZAN DAITEZKEEN ANIMALIAK IZATEKO LIZENTZIEN TASAK EMATEA ETA BERRITZEA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA FISKALARI DAGOZKION TARIFENA (14. ORDENANTZA)

2019ko tarifak

I. epigrafea.–Animaliak bildu edo harrapatzea:

–Animalia bakoitzeko: 25,05 euro.

II. epigrafea.–Egonaldiak, udal egoitzetan:

–Albaitarien aginduz bete beharreko egonaldiak, eguneko: 3,75 euro.

–Bestelako egonaldiak, eguneko: 7,30 euro.

III. epigrafea.–Arriskugarri gerta daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziak ematea:

–Tarifa, lizentzia bakoitzeko: 104,65 euro.

IV. epigrafea.

–Lizentzia berritzeko urteko tasa: 20,70 euro.

–Txartelaren kopia: 5,15 euro.

ERANSKINA, HERRI-LURRAK APROBETXATU ETA BALIATZEKO ORDAINDU BEHARREKO ESKUBIDE ETA KANONAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALARI DAGOZKION TARIFENA (16. ORDENANTZA)

2018KO TARIFAK

2019KO TARIFAK

A1) Laboreko lurzatiak

(1)

–Lehentasuna dutenendako aprobetxamendua:

–Lote ona

112,11 euro/ha

–Hala-holako lotea

69,69 euro/ha

–Zuzeneko aprobetxamendua:

–Lote ona

180,08 euro/ha

–Hala-holako lotea

120,56 euro/ha

A2) Ureztalurretako lurzatiak (*)

–1. mailako lotea:

453,57 euro/ha

–2. mailako lotea: 1. mailako lotearen %95

430,89 euro/ha

–3. mailako lotea: 1. mailako lotearen %80

362,85 euro/ha

–4. mailako lotea: 1. mailako lotearen %70

317,49 euro/ha

B) Erlauntzak (gutxienekoa, 20,50 euro)

1,75 euro/kaxa

1,80 euro/kaxa

C) Legarra ateratzea

3,90 euro/m³

4,00 euro/m³

D) Harria ateratzea

4,10 euro/1.000 kg

4,20 euro/1.000 kg

E) Belarrak eta urak

(2)

F) Ehiza barrutia

Hitzarmenaren arabera

(1) eta (2) 2019ko tarifak besterik gabe eguneratuko dira, Alor Ekonomikoak txostena egin ondoren, Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 27. artikuluan ezarritakoarekin bat: Nafarroako KPIarekin.

(*) Ureztalur bilakatu diren herri-lurretako lurzati guztiak hasiera batean 1. mailako lotetzat joko dira. Ondotik, Udalak erabakitzen badu, horietakoren bat 2., 3. edo 4. mailako lote gisa kalifikatuko da, behar bezala justifikatzen bada.

ERANSKINA, ERABILERA PUBLIKOKO LURRETAN ZANGAK, LAGINKETAK ETA ZULOAK IREKITZEKO ETA EREMU PUBLIKOKO ZORUAN EDO ESPALOIETAN EDOZEIN BERRIKUNTZA EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALARI DAGOZKION TARIFENA (17. ORDENANTZA)

2019ko tarifak

Arau honetan aplikatuko diren tarifak hauek dira:

–Zangak, laginketak eta zuloak irekitzea eta zoruan edo espaloietan edozein berrikuntza egitea: egunean 2,10 euro, metro lineal edo zatiki bakoitzeko (gutxienez 20,95 euro egunean edo zatiki bakoitzeko).

Tasa aplikatzeko irizpidea: partikularrak ez badu adierazten zenbat egunetan izanen den irekia zanga, hasiera batean likidatuko dira udal zerbitzuak iritzitako egunak, eta ondotik moldatuko da, betiere partikularraren aitorpen-eskaera behar bezala egiaztatuaren arabera.

Fidantzak, eremu publikoan zangak ireki eta/edo zoladuran edo espaloietan edozein berrikuntza egiteagatik:

METRO LINEAL BAKOITZEKO

EUROAK

1.1.

Harrizko zoladura duten lekuetan

181,90

1.2.

Zoladura orokorra duten lekuetan

136,70

1.3.

Zoladurarik gabeko lekuetan

86,45

ERANSKINA, IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO ETA EREMU PUBLIKOA APARKALEKU ESKLUSIBORAKO, IBILGAILUAK GELDITZEKO NAHIZ EDOZEIN MOTATAKO SALGAIEN ZAMALANETARAKO ERRESERBATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALARI DAGOZKION TARIFENA (18. ORDENANTZA)

2019ko tarifak

I. epigrafea.–Ibilgailuen pasabidea.

A) Gau eta eguneko erabilera:

I.1. Turismoendako garaje pribatuak, metro lineal bakoitzeko, urtean:

Balio eremuak

03HC-04HC

05CC-06CC-07CC-09AA-10AA-11UU

01HC-02HC-08AA

12II-13II-14OO-00DD

euroak

euroak

euroak

euroak

1etik 2 ibilgailura bitarte

51,30

42,20

33,85

16,95

3tik 5 ibilgailura bitarte

53,55

44,10

35,30

17,75

6tik 10 ibilgailura bitarte

85,20

66,65

51,30

25,55

11tik 25 ibilgailura bitarte

141,15

110,40

85,20

42,60

26tik 50 ibilgailura bitarte

212,90

170,50

127,30

64,10

50 ibilgailutik goiti

255,20

206,80

151,75

76,95

I.2. Merkataritzako eta industriako ibilgailuendako garaje pribatuak: I.1. epigrafeko turismoekin parekatuko dira, honela kalkulatuz: ibilgailu bat 10 plaza edo horren zati bakoitzeko auto-omnibusendako, eta gehieneko kargako 2 tona metriko edo horren zatiki bakoitzeko, kamioiendako edo herresta-ibilgailuendako edo nekazaritzakoendako.

I.3. Autoak konpondu, garbitu eta olioztatzeko tailerrak, mota guztietakoak, gasolindegiak eta erakusketarako lokalak, metro lineal eta urte bakoitzeko.

POLIGONO FISKALAK

03HC-04HC

05CC-06CC-07CC-
09AA-10AA-11UU

01HC-02HC-08AA

12II-13II-14OO-00DD

euroak

euroak

euroak

euroak

85,20

66,65

51,30

25,55

I.4. Garaje publikoak, metro lineal bakoitzeko, urtean:

POLIGONO FISKALAK

03HC-04HC

05CC-06CC-07CC-09AA-10AA-11UU

01HC-02HC-08AA

12II-13II-14OO-00DD

euroak

euroak

euroak

euroak

50 ibilgailu bitarte

105,70

84,95

64,40

32,95

50 ibilgailutik goiti

127,40

99,65

75,60

38,95

B) Ordutegi mugatuko erabilera.

I.5. Lizentziak, ordutegien arabera, aparkatzeko debekua dutenak. Aitzineko tarifak aplikatuko dira, %50 merkeago.

II. epigrafea.–Lekua erreserbatzea.

II.1. Gau eta eguneko erreserba.

–Metro lineal edo horren zatiki bakoitzeko, urtean.

POLIGONO FISKALAK

03HC-04HC

05CC-06CC-07CC-
09AA-10AA-11UU

01HC-02HC-08AA

12II-13II-14OO-00DD

euroak

euroak

euroak

euroak

119,50

99,95

78,00

39,60

II.2. Ordutegi mugatuko erreserba.

–II.1 epigrafeko tarifak aplikatuko dira, %50 merkeago:

POLIGONO FISKALAK

03HC-04HC

05CC-06CC-07CC-
09AA-10AA-11UU

01HC-02HC-08AA

12II-13II-14OO-00DD

euroak

euroak

euroak

euroak

59,80

50,00

39,05

19,80

–Erreserba karrika bateko bi espaloietan baimendu bada, eta horietan aparkatzeko debeku txandakakoa bada, tarifa alde bakar bateko luze-zabalen gainean kalkulatuko da, zehatz-mehatz, luzeenaren gainean.

III. epigrafea.–Seinalatzeko diskoak.

1.–Pasabideak seinalatzeko diskoak: 23,05.

2.–Pasabideak seinalatzeko diskoak ordutegiaren plakarekin: 31,40.

3.–Lekuen erreserba seinalatzeko diskoa eta/edo ordutegiaren plaka osagarria: eta/edo euskarria:Udalak ordaintzen duen huraxe bera.

4.–Disko edo plaka hondatuen ordezkapena: Udalak ordaintzen duen huraxe bera.

19. ORDENANTZA FISKALA: HERRIKO JABARI PUBLIKOKO LURZORU, LURGAIN ETA LURPEAREN ERABILERA PRIBATIBO EDO APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatuaren arabera, eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egitateak dira herriko jabari publikoko lurzoruaren, lurgainaren eta lurpearen erabilera pribatiboak edo aprobetxamendu bereziak, hala nola:

a) Erabilera publikoko lurpea okupatzea.

b) Erabilera publikoko lurrak salgai, eraikuntzako material, hondakin, hesi, puntal, euskarri, aldamio edo gisako instalazioen bidez okupatzea.

c) Pisuetako burdinsareak, lukanak, arnasbideak, ateak, karga-ahoak edo gisako elementuak instalatzea, herriko edozein eremu publikotako lurzorua edo lurpea okupatzen dutenak, soto edo sotoarteei argia, aireztapena, pertsonen sarbidea edo ibilgailuen sarrera eman ahal izateko; halaber, argi-sare publikotik egindako hargunea.

d) Herriko edozein eremu publikotako lurgaina okupatzea, eraikuntza elementu itxiak, terrazak, behatokiak, balkoiak, markesinak, eguzki-oihalak, haize-babesak edo gisakoak jarriz; orobat, eremu publikoaren gainean dauden edo fatxadaren lerrotik ateratzen diren hegalak, eta balkoi eta terrazak kristalez ixtea.

e) Toki entitateko eremu publiko edo jabari publikoko bestelako lurretan edo haien lurgainean kokatuta dauden hariak, hodiak eta galeriak, argi indarra, ura, gasa edo beste edozein isurkari eramateko; kableak, horma-besoak, lotura, banaketa edo erregistrorako kaxak, transformadoreak, burdin-barrak, baskulak, aldamioak eta gisakoak; eta salmenta automatikorako tresnak eta gisakoak.

f) Irabazteko xedearekin mahaiak, aulkiak, tribunak, oholtzak edo haien gisako bestelako elementuak jarriz erabilera publikoko lurrak okupatzea.

g) Eremu publikoan kioskoak paratzea.

h) Erabilera publikoko lurretan kokatutako postu, barraka, saltoki, ikuskizun, atrakzio eta jolaskizunak jartzea, bai eta kalez kaleko industriak eta zinema filmaketa ere.

i) Portada, erakusleiho eta beira-arasak.

j) Erregaiaren biltontziak eta hornigailuak eta, oro har, erabilera publikoko lurretan kokatutako edozein artikulu edo salgai.

k) Toki entitateko jabari publikoko lurrak okupatzen dituzten edo herriko errepide edo eremu publikoetatik ikusgarri diren iragarkiak jartzea.

l) Lur, eraikin edo hesiei eusteko hormak, behin betikoak zein behin-behinekoak, herriko eremu publikoetan.

m) Azienda herriko eremu publiko edo jabari publikoko lurretan barna igarotzea.

n) Banku entitateen fatxadetan ezarritako kutxazain automatikoak eta bideo denden eta gainerakoen saltzeko makinak, erosleak karrikatik erabiltzen dituenak.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Ordaindu beharra erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia hastean sortzen da, eta aurretik behar den baimena eskatu behar da.

Udalaren nahitaezko lizentziarik aurretik izan gabe ere erabilera edo aprobetxamendua hasten bada, zerga jasan beharra eta ordenantza fiskal honetan ezarritako tasa ordaindu beharra sortuko dira. Pagatzeak, baina, ez ditu izandako erabilera edo aprobetxamenduak legeztatuko eta kalte-ordainik eman gabe instalazioak kentzeko agindu daiteke eta, kasua bada, zigorrak ezarrita.

Ordenantza honen xede diren erabilera edo aprobetxamenduak tasaren aldizkako sortzapena agintzen duten kasuetan, tasa urtero urtarrilaren 1ean sortuko da, eta zerga aldia urte naturala izanen da edo sasoiko epea, salbu eta erabilera pribatiboa edo erabilera berezia urte hartan hasi edo bukatu egin den kasuetan, orduan zerga aldia horren arabera moldatuko baita eta kuota hainbanatuko, mahai eta aulkien kasuan izan ezik.

Mahai eta aulkien kasuan, hainbanaketa eginen da lehenbizi sasoiko hilabeteei dagokien tarifa aplikatuz eta gainerako hilabeteak, sasoikoen tarifekiko diferentzia kontuan hartuz.

Mahai eta aulkien lizentzia eskuratutako eskatzaileak uko egiten badio, ez da kontuan hartuko ondorio fiskaletarako hainbanaketari dagokionean.

Lurzoruaren okupazioa Elkarteen Erregistroan inskribatutako irabazi asmorik gabeko elkarteek edo gizarte eta/edo hezkuntzako erakundeek egiten badute, kontzeptu horrengatik ordaindu beharreko tasatik salbuetsiak izanen dira beren jardueretan.

Ordaintzera behartuak

4. artikulua. Tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, pertsona fisiko zein juridikoak eta, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare bereizia osatzen duten entitateak, baldin eta, toki entitateko jabari publikoko lurzoru, lurgain edo lurpearen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiten badute, edo hari onura ateratzen badiote.

Eremu publikoan paratzen diren edukiontzien kasuan, lizentziaren titular edo aprobetxamenduaz baliatzen direnez gain, zaborrontzien jabeek eta etxegileek ere ordaindu beharko dute.

5. artikulua. Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek lurzoruan, lurgainean eta lurpean egindako erabilera edo aprobetxamenduen tasak horien gaineko ordenantza fiskalen edo aplikagarri diren udal erabakien menpe egonen dira.

Oinarriak, tasak eta tarifak

6. artikulua. Tarifak aplikatzeko oinarria zehaztuko da erabileraren edo aprobetxamenduaren iraupenaren eta okupatutako eremu publikoaren azaleraren arabera.

7. artikulua. Tarifak ordenantza honen eranskinean agertzen dira.

Kudeaketa arauak

8. artikulua. Erabilera pribatiboak edo aprobetxamendu bereziak berekin dakartenean toki erakundearen jabari publikoaren suntsiketa edo narriadura, onuraduna aipatu horiek berreraiki edo konpontzeko gastuen kostua ordaintzera beharturik dago, bai eta aitzinetik zenbateko hori gordailutako uztera ere.

Gordailu hori ukituta gerta daitezkeen ondasun eta instalazio guztien balioaren arabera finkatuko da, hura zenbakietara ekartzeko Udalaren txosten teknikoa aitzinetik eginda.

Eremu publikoa edukiontziekin okupatzen bada, eremu publikoan edukiontziak paratzeari buruzko Ordenantzan ezarritako zenbatekoei jarraikiz finkatuko da gordailua.

Indarra duen arautegia edo lizentziaren baldintzak ez betetzeagatik ezarritako zehapenekin lotu daiteke gordailua. Fidantza itzultzeko beharrezkoa izanen da aldez aurreko txostena, non indarra duen arautegia eta lizentziaren baldintzak hertsiki bete eta zoladura behar bezala konpontzen den islatuko baita.

9. artikulua. Erabilera dela eta sortutako kalteak konponezinak badira, onuradunak, desegindako gaiek zenbat balio duten edo kaltetutakoen balio galera norainokoa den, horrenbeste emanen dio ordainetan Udalari. Bereziki konponezintzat hartuko diren kalteak interes artistiko edo historikoa duten monumentuetan eta 20 urte baino gehiagoko zuhaitzetan egindakoak izanen dira.

Lehenik eta behin fidantzek kalte-ordain horiek estaliko dituzte.

10. artikulua. 1) Ordenantza honetan araututako tasei lotutako aprobetxamenduek behar den errolda edo zentsua izanen dute ohikoak eta etengabeak badira. Tasa sei hilabetetik behin ordaindu beharko da, Ordenantza Fiskal Orokorrean ezarritako epe eta baldintzetan.

2) Erabilerak edo aprobetxamenduak lizentziarik behar ez badute, aurretik dagokien kuota ordaindu beharko da. Horrela izanez gero, txartela jaso beharko da, behar bezala datatua, horretarako izendatzen diren langileen eskutik.

3) Gainerako kasuetan, likidazioa dagokion bulegoan eginen da. Tasa lizentzia edo kontzesioa eman dela jakinarazi baino lehenago ordainduko da, erabilera edo aprobetxamenduaren epea zehazki finkaturik dagoenean. Hala ez bada, pagamendua erabilera edo aprobetxamendua amaitutakoan eginen da, hau da, partikularrak Udalari bukatu dela jakinarazten dionean.

Erabilera edo aprobetxamendua sasoi osorako ematen bada, tasa ordain daiteke hiruhileko mugaeguna iragandakoan. Ez da eginen hiruhilekoaren likidazioa, baldin eta erabilerari edo aprobetxamenduari uko egiten bazaio hiruhileko hori hasi baino hilabete lehenago gutxienez.

4) “Mahaiak eta aulkiak” izeneko 1. epigrafeari dagokionez, Udalak baimena osorik balio gabe utzi edo aldi baterako ken dezake arrazoi bidezko, obra, konponketa, eta abarrik badago, eta kobratutako tasaren zati proportzionala soilik itzultzera behartuta dago.

Lizentzia eskuratu ondotik eskatzaileak uko egiten badio, horrek ordaindu beharko du zenbat denboratarako eskatu duen huraxe.

“Mahai eta aulkien” tasa likidatuko da aurreko urteko errolda kontuan hartuta, herriko festen aldiko “mahaiak eta aulkiak” izan ezik, azken hauek ez baitira automatikoki berritzen.

“Mahai eta aulkien” okupazioak salbuetsita egonen dira herriko festetan, El Aguazón, El Empuje eta El Cierzo peñen kafe-kontzertuak direla-eta, betiere kontzertu horietarako ezartzen badira eta egunero biltzen, kontzertuak bukatzen direnean.

5) Aldamioekin, plataformekin, edukiontziekin eta abar egindako okupazioen kasuan, tasa behin-behinekoz likidatuko da okupazio aldiaren aurreikuspenaren arabera, eta behin betikoz, hura amaitzen denean. Okupazioari uko egin edo hura etetearen ondoriozko aldaketak kontuan hartuko dira soilik ezarritako epearen barnean egiten badira eta ez dute atzeraeragineko ondoriorik izanen. Beraz, ez dira kontuan hartuko horiei buruz epez kanpo egiten diren komunikazioak.

ERANSKINA, EREMU PUBLIKOKO LURZORU, LURGAIN ETA LURPEAREN APROBETXAMENDU BEREZIETAKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALARI DAGOZKION TARIFENA (19. ORDENANTZA)

2019ko tarifak

I. epigrafea.

1.–Erregai biltontziak eta monolitoak: 207,35 euro urtean.

2.–Mahai eta aulkiak:

–Urte osoa: aprobetxamenduko denbora edozein izanik ere (herriko festak barne):

  • Nafarroako plaza: 39,25 euro/m².
  • Gainerako karrika eta plazak: 31,40 euro/m².

–Denboraldia: martxoaren 15etik urriaren 31 arte (herriko festak barne):

  • Nafarroako plaza: 35,70 euro/m².
  • Gainerako karrika eta plazak: 28,55 euro/m².

–Bakarrik herriko festetan paratzen direnean.

  • Nafarroako plaza: 16,30 euro/m².
  • Gainerako karrika eta plazak: 13,05 euro/m².

3.–Salmenta automatikorako aparatuak, josteta makinak, haur jolasak eta antzekoak: 57,55 euro urtean.

4.–Kioskoak, “karrikoak” eta gaztainen saltokiak: 103,35 euro/hiruh.

5.–Banku entitateen kutxazain automatikoak eta bideo denden eta gainerakoen saltzeko makinak, erosleak karrikatik erabiltzen dituenak: 57,55 euro urtean.

  • 6.–Txurro dendak:1,65 euro/m²/eguna, eta gutxienez ere 11,70 euro/eguna.
  • 7.–Tiro egiteko postuak eta/edo gisakoa:1,65 euro/m²/eguna, eta gutxienez ere 8,75 euro/eguna.

8.–Zaldiko-maldikoak eta/edo gisakoak:

  • 1,65 euro/m²/eguna, eta gutxienez ere 13,05 euro/eguna.

9.–Aldamioak, aldamio goitituak, plataforma mugigarria, edukiontziak, siloak, hesiak, materialen pilaketak eta beste:

  • Lehen 30 m²-ak: 0,60 euro/m²/eguna.
  • 30etik 100 m²-ra: 0,30 euro/m²/eguna.
  • 3.000 m²-tik goiti: 0,15 euro/m²/eguna.
  • Gutxieneko tarifa: 31,00 euro.

10.–Garabiak: 10,35 euro/egun.

11.a) Txosnak, ikuskizun edo jostagarrietarako muntadurak, jatekoak saltzeko etxolak, etab., festak, feriak edo bestelako ospakizunak direla kausa:

  • 15,30 euro/eguna edo zatikia lehen 2 m² edo zatikiagatik.
  • 10,55 euro/eguna edo zatikia/hortik goitiko m² edo zatikiagatik.

11.b)

–Zirkoak (Feria barrutia): 0,00 euro.

–Autotxokeak (Errepublikaren pasealekua): 517,10 euro.

–Zaldiko-maldikoa (Nafarroako plaza): 1.018,75 euro.

–Kontraprestazio gisa sarrera prezioen murrizketa arautzen duen hitzarmenaren kasuan: 0 euro/eguna edo zatikia/hortik goitiko m² edo zatikiagatik.

12.a) Saltokiak, otsaileko eta urriko ferietan eta abuztuko festetan (6 m²): 57,55 euro/egun.

12.b) Tasa, elektrizitatearen harguneagatik, a): 30,70 euro/feria/saltokia.

12.c) Artisauak (produktuak eurek egiten dituztenak): 15,35 euro/egun.

12.d) Nekazaritzako elikagaien artisauak (eurek landatu eta/edo ekoizten dituztenak): 30,70 euro/egun.

12.e) Feria bereziak (ekologikoak, tematikoak...) eta ekitaldi bereziak otsaileko/urriko ferietan eta festetan: Udalaren aldez aurretiko erabakiaren arabera.

12.f) Tasa elektrizitatearen harguneagatik, c), d) eta e): 0 euro.

13.a) Zezen plazaren alokairua.

13.b) Ordain gisa sarrera prezioen murrizketa arautzen duen hitzarmenaren kasuan. (Bi kasuetan ere, gutxienez, ekitaldirako gizarte erantzukizunaren asegurua aurkeztu beharko da, bai eta Udalak eskatzen duen dokumentazio oro).

  • 360,45 euro/ekitaldia.
  • 0,00 euro/ekitaldia.

14.a) Piezometroak eta gisako prospekzioak: 62,05 euro.

14.b) Haiek erakunde ofizialek babestu dituztenean eta xedea ingurumenaren defentsa dutenean: 0,00 euro.

II. epigrafea.

–Fidantzak: honako fidantza hauek ezartzen dira oro har, izan daitezkeen kalteak ordaintzeko:

  • Zirkoak paratzea: 450,00 euro.
  • Zezen plaza erabiltzea: 450,00 euro.
  • Feria barrutia erabiltzea: 450,00 euro.
  • Feria barrutiko taberna erabiltzea: 450,00 euro.

ERANSKINA, MERKATU PLAZAREKIN, KALEZ KALEKO SALMENTAREKIN ETA FERIA BARRUTIAREKIN IKUSTEKO DUTEN ERABILERA PRIBATIBOAK, APROBETXAMENDU BEREZIAK, ZERBITZUAK ETA JARDUERAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALARI DAGOZKION TARIFENA (22. ORDENANTZA)

2019ko tarifak

Merkatua.

1.–Saltoki finkoen okupazioa

  • 1etik 7ra: 13,50 euro hilean.
  • 8tik 9ra: 49,55 euro hilean.
  • 10etik 13ra: 19,15 euro hilean.
  • 14a: 13,55 euro hilean.
  • 15a: 17,95 euro hilean.
  • 16tik 19ra: 13,55 euro hilean.
  • 20tik 22ra: 22,50 euro hilean.
  • 23tik 24ra: 13,55 euro hilean.
  • 25a, 26a, 29a, 31, 33a, 34a, 35a, 36a, 38a, 39a, 40a, 42a, 43a, 44a eta 50a: 74,35 euro hilean.
  • 45a, 46a, 47a, 48a eta 49a: 53,05 euro hilean.
  • 27a: 53,05 euro hilean.
  • 28a: 85,65 euro hilean.
  • 30a: 92,35 euro hilean.
  • 32a: 92,35 euro hilean.
  • 37a: 94,40 euro hilean.
  • 41a: 93,05 euro hilean.

2.–Hotz ganberaren erabilpena

  • Haragia: 1,85 euro hilean,10 kg edo zatikia.
  • Barazki eta frutak: 2,05 euro hilean,10 kg edo zatikia.

Kalez kaleko salmenta: Merkatu plazako, plazetako eta eremu publikoetako saltokiak, salbu eta otsaileko eta urriko feriak, herriko festak eta bestelako feria bereziak:

  • Urteko abonamendua: 3,85 euro/eguna/m edo zatikia.
  • Sei hilabeteko abonamendua: 4,50 euro/eguna/m edo zatikia.
  • Hiruhilekoko abonamendua: 5,00 euro/eguna/m edo zatikia.
  • Egunekoa: 5,40 euro/eguna/m edo zatikia.

–Piperrak erre eta saltzeko tokiak: 161,85 euro/hilabete naturala.

–Salmenta kamioi edo furgoi eta abarretan: 40,85 euro/egun.

Feria barrutia:

–Nekazaritzako makineria eta beste erakusketak: hitzarmenaren arabera.

–Nekazaritzako makineria eta beste erakusketak, hitzarmenik ez denean:

  • Tasa, lekua okupatzeagatik eta zaintza zerbitzuagatik: 4,40 euro/m²/feria.
  • Gutxienekoa izanik: 31,45 euro/feria.

–Feria barrutitik kanpo lekua okupatzeagatik eta zaintza zerbitzuagatik, tasak %20 murriztuko dira.

ERANSKINA, APARKATZE MUGATU ETA MURRIZTUKO EREMUETAN TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUAK APARKATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALARI DAGOZKION TARIFENA (23. ORDENANTZA)

2019. urtea

1. epigrafea.–Bizilagun edo merkatari (merkatua) izaera ziurtatzen duten txartelak eta Alde Zaharreko oinezkoen eremurako urrutiko kontrola.

1.–Urte naturaleko eperako ematen den txartel bakoitzeko: 46,00 euro.

2.–Txartela galtzeagatik, ibilgailua aldatzeagatik, sektorez aldatzeagatik eta abarrengatik, lehenengoaz gain ematen den txartel bakoitzeko, aurreko tarifaren %20 ordainaraziko da.

3.–Alde Zaharreko oinezkoen eremuan sartzeko urrutiko aginte bakoitzagatik, urte natural baterako: 94,20 euro.

4.–Ibilgailu industriala duten merkatuko merkatariendako txartel bakoitzeko, urte naturaleko eperako: 551,70 euro.

II. epigrafea.–Eremu urdinetan aparkatzea.

1.–20 minutu bitarte: 0,30 euro.

2.–20 minututik aitzina, 5 minutuko zatiki bakoitzeko, gehienez ere 120 minutu bitarte, eremu guztietan: 0,05 euro/5 minutu.

III. epigrafea.–Trafikoari buruzko ordenantzaren 55. artikuluan ezarritako zehapenen berehalako ordainketagatik.

1.–Ordainketa berankorreko tarifa (salaketak deuseztatzeko):

1.1. Ordainketa berankorreko tarifa, tiketean adierazitakoa baino denbora gehiagoz aparkatzeagatik, erregelamenduzko denboran: 4,40 euro.

1.2. Ordainketa berankorreko tarifa, ordaindutakoaren denboraren bikoitza baino gehiagoz aparkatzeagatik: 10,00 euro.

1.3. Ordainketa berankorreko tarifa, tiketik gabe edo indarrean dagoen egoiliar txartelik gabe aparkatzeagatik: 10,00 euro.

IV. epigrafea.–Fidantzak.

–Urrutiko kontrola, 62,00 euro.

ERANSKINA, ZAINTZA BEREZIA EGITEKO ETA BIDEETAN SEINALEAK PARATZEKO ZERBITZUEN TASAK ETA UDALTZAINGOAK EGITEN DITUEN BESTE ZERBITZU BATZUEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALAREN TARIFENA (24. ORDENANTZA)

2019ko tarifak

I. epigrafea.–Trafikoa arautzeko jarduera bereziak: prezioa/ordua edo zatikia.

–Parte hartzen duen udaltzain bakoitzeko: 31,90 euro.

–Erabiltzen den patruilatzeko auto bakoitzeko: 4,70 euro.

–Erabiltzen den motor bakoitzeko: 3,70 euro.

II. epigrafea.

–Garraio handiak zaintzeko zerbitzuagatik: 162,80 euro.

III. epigrafea.

Seinaleak muntatzeko eta desmuntatzeko lanak, eta aparkalekuak erreserbatzea (horri dagokionez, eta aparkalekuak pinturaz mugaturik ez badaude kalkulatuko da 2,5 metro ibilgailu bakoitzeko, ilarako aparkatze eremuetan, eta 1,80 metro ibilgailu bakoitzeko, bateriako aparkatze eremuetan).

–Tarifa, aparkaleku erreserbatuko espazioagatik: 2,10 euro/aparkaleku-plaza, gutxienekoa izanik 31,00 euro ekitaldiko.

ERANSKINA, TAFALLAKO UDALAREN TAFALLA KULTURGUNEKO IKUSKIZUNETARAKO SARRERENGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALAREN TARIFENA (25. ORDENANTZA)

2019ko tarifak

I.–“Platea” programaren barneko ikuskizunen prezioak.

EMANALDI MOTA

GUTXIENEKO PREZIOA

Haur eta gazteentzako arte eszenikoak

6 euro

Zirkua

9 euro

Dantza

10 euro

Antzerkia

12 euro

II.–“Platea” programaren barnean ez dauden “kaxet” modalitateko ikuskizunen prezioak.

KAXETAK

PREZIOAK

Zenbateko honetatik

Zenbateko honetara

euro/sarrera

0,01 euro

2.000,00 euro

6,15

2.000,01 euro

4.500,00 euro

8,20

4.500,01 euro

7.000,00 euro

10,25

7.000,01 euro

-

12,30

III.–“Platea” programaren barnean ez dauden haurrentzako ikuskizunen prezioak.

–Ikuskizuna: 3,10 euro.

IV.–“Platea” programaren barnean ez dauden “leihatila” modalitateko ikuskizunen prezioak.

Alkatetzaren edo, hala bada, zinegotzi ordezkariaren ebazpenaren bidez zehaztuko dira, ikuskizunaren programarekin batera.

Iragarkiaren kodea: L1813812