240. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Ekonomia-jardueren gaineko 2018ko zerga
borondatez ordaintzeko epea

Aditzera ematen da Ekonomia-jardueren gaineko 2018ko zerga ordaintzeko epea 2018ko abenduaren 17an bukatuko dela. Epe hori iragaten denean, ordainagiriak Derrigorrezko Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, premiamendu bidez kobra ditzan, Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluan ezarritako errekarguekin.

Uharten, 2018ko azaroaren 20an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L1814645