240. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONAMARIA

Aldaketa xehatua Udal Planean. Behin betiko onespena

Donamariako Udalak, 2018ko uztailaren 4an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Donamariako Udal Planeko aldaketa xehatua egiteko espedientea, Udal Planeko hirigintza arauen 42. artikuluari dagokionez. Juan Altunak eta Jone Fachadok sustatu dute aldaketa.

Espedientea jendaurrean egon zen hilabetez, 2018ko 144. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, uztailaren 26an, baita probintziako egunkari batean eta iragarki oholean ere. Epe horretan ez zen erreklamaziorik edo iradokizunik aurkeztu.

Aurrekoa kontuan hartuz, eta bozketa eginda, legez ezarritako gehiengoarekin, 2018ko azaroaren 16an egin bilkuran, erabaki da:

1. Behin betiko onestea Juan Altunak eta Jone Fachadok Udal Planean sustaturiko aldaketa.

2. Behin betiko onespen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Onetsitako aldaketaren dokumentuaren ale bat igortzea, behar bezala eginbideturik, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura.

Donamarian, 2018ko azaroaren 23an.–Alkatea, Maite Urroz Oyarzabal.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1814514