240. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURGI

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

Burgiko Udalak, 2018ko azaroaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2019ko aurrekontua.

Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, hasiera batean onetsitako 2019ko udal aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, Udalaren 2019ko aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Burgin, 2018ko azaroaren 6an.–Alkatea, Elena Calvo Petroch.

Iragarkiaren kodea: L1814222