240. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Kamioien aparkalekuaren kuotak borondatez ordaintzeko epea

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2019ko urtarrilaren 18an bukatuko dela epea borondatez ordaintzeko kamioen aparkalekuaren 2018ko kuotak.

Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak 2018ko abenduaren 18an kargatuko dira kontuetan.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira, eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Altsasun, 2018ko abenduaren 10ean.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1814949