240. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Iruñeko Udaleko Haur Eskolak erakunde autonomoaren
2018ko lan publikoaren eskaintza

Iruñeko Udalaren Haur Eskolak erakunde autonomoaren Gobernu Batzarrak, 2018ko azaroaren 30ean egin bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

1.–Onestea Iruñeko Udaleko Haur Eskolak erakunde autonomoaren 2018ko lan publikoaren eskaintza, lanpostu hauek barnean direla: Haur Eskoletako hezitzaile izateko 10 lanpostu.

2.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea Iruñeko Udaleko Haur Eskolak erakunde autonomoaren 2018ko lan publikoaren eskaintza.

Iruñean, 2018ko azaroaren 30ean.–Lehendakaria, Maider Beloki Unzu.

Iragarkiaren kodea: L1814876