240. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Lan publikoaren 2018ko eskaintza

Burlatako Udaleko alkateak azaroaren 26ko 938/2018 Ebazpena eman du. Hona hemen haren testu osoa:

Estatuko 2018rako Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legearen 19. artikuluko 9. apartatuak baimena ematen du aldi baterako enplegua egonkortzeko tasa gehigarri bat ezartzeko, egiturazko plazak tasa horren barnean sarturik. Plaza horiek honako baldintza hauek bete behar dituzte: aurrekontuko zuzkidura edukitzea eta aldi baterako kontratuekin eta etenik gabe beteak izatea 2017ko abenduaren 31tik atzerako hiru urtean edo gehiagoan. Bestalde, 6/2018 Legeak barne igoerako prozesuen ondoriozko lanpostuak betetzea uzten du, murriztapenik gabe, lanpostu horiek ez baitira aintzat hartzen birjartze tasaren ondoriozko gehieneko lanpostu kopuruan.

Kontuan harturik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Foru Legearen 21.g) artikuluak xedatzen duela Alkatetzaren eskumena dela lan publikoaren eskaintza onestea, Osoko Bilkurak onetsitako aurrekontuarekin eta plantillarekin bat.

Kontuan harturik Udalaren txosten teknikoak eta langileen ordezkarien partaidetzarekin egindako prozedura,

ERABAKI DA:

Lehenbizikoa.–Onestea lan publikoaren 2018ko eskaintza, ondotik ematen dena, dagokion aurrekontuko zuzkidurarekin (6/2018 Legean ezarritakoari jarraikiz), behar diren hautaproben bitartez bete dadin.

–Lanpostuaren zenbakia: 9.1.

Lanpostuaren izena: liburutegiko arduraduna. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Maila: C.

–Lanpostuaren zenbakia: 9.2.

Lanpostuaren izena: liburutegiko laguntzailea. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Maila: D.

–Lanpostuaren zenbakia: 5.56.

Lanpostuaren izena: arduraduna. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Maila: C.

–Lanpostuaren zenbakia: 6.1.

Lanpostuaren izena: psikologoa. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Maila: A.

–Lanpostuen zenbakiak: 6.4, 6.5, 6.17 eta 6.18.

Lanpostuaren izena: gizarte-langilea. Lanpostu kopurua: 4. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Maila: B.

–Lanpostuen zenbakiak: 6.21, 6.22 eta 6.23.

Lanpostuaren izena: familia-langilea. Lanpostu kopurua: 3. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Maila: D.

–Lanpostuaren zenbakia: 6.24.

Lanpostuaren izena: gizarte-langilea. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Maila: B.

–Lanpostuaren zenbakia: 5.11.

Lanpostuaren izena: lorezaintzako ofiziala. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Maila: C.

Bigarrena.–Onetsitako lan publikoaren eskaintza Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, aldez aurreko urrats gisa, gero hautapen prozeduren deialdiak egiteko. Lan publikoaren eskaintzak balioa izateko, lanpostuen deialdiak 3 urteko epe luzaezinean deitu behar dira, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, horiek jasotzen dituen eskaintza argitara ematen denetik hasita.

Burlatan, 2018ko azaroaren 26an.–Alkate udalburua, José María Noval Galarraga.

Iragarkiaren kodea: L1814505