240. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

PERMED deialdian parte hartzeko epea irekitzea. Nazioarteko lankidetzako I+Gko 2019ko proiektuak finantzatzeko programa.

Aditzera ematen da PERMED Europar Programaren 2019ko deialdian parte hartzeko epeak ireki direla. Programa horren barrenean, Nafarroako ikerketa arloko erakunde, enpresa eta ospitaleek aurkezten dituzten medikuntza pertsonalizatuari buruzko I+G proiektuak burutzen ahal dira nazioarteko lankidetzan.

Xedea:

PERMED programaren helburua da ikerketa transnazionaleko proiektuak babestea medikuntza pertsonalizatuaren arloan, diziplinartekotasuna sustatzeko eta ahalbidetzeko, ikerketa klinikoa eta klinika aurrekoa konbinatuz bioinformatikako osagaiekin.

Hauexek dira proiektuak aukeratu ahal izateko baldintzak:

• Proiektu transnazionalak finantzatuko dira bakarrik.

• Proposamen bat aurkezten duen partzuergo bakoitzak gutxienez ere hiru bazkide hautagarri izan beharko ditu, hiru herrialde desberdinetatik jasotzeko finantzaketa. Herrialde horietako finantzatzaileek deialdian parte hartu behar dute. Legezko hiru entitateek elkarren artean independenteak izan behar dute.

Eskaeren aurkezpena:

PERMED deialdiak 2 fase ditu:

1. Lehen fasea: proiektuaren aurre-proposamenak aurkeztea. Eskaerak lehen fasean aurkezteko epea 2019ko urtarrilaren 9tik martxoaren 7ko 17:00ak (CET) artekoa da. Aurre-proposamenak ebaluatutakoan, ebaluazioa gainditzen dutenak bakarrik joaten ahalko dira bigarren fasera.

2. Bigarren fasea: proposamen xehatua aurkeztea. Eskaerak bigarren fasean aurkezteko epea 2019ko ekainaren 17ko 17:00ak (CET) artekoa da.

Parte hartzeko baldintzak, eskaera egiteko inprimakiak eta abar proiektuaren web-orrian aztertu eta jaso daitezke: http://www.erapermed.eu/pre-announcement-joint-transnational-call-2019/

Finantzaketa:

Espainiak parte harzten du hauen bidez: Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroa (CDTI), Carlos III Osasun Institutua (ISCIII), Minbiziaren aurkako Espainiako Elkartea (AECC-FC), Kataluniako Generalitatea (DS-CAT) eta Nafarroako Gobernua, bakoitzak 500.000 euroko aurrekontuarekin, gutxi gorabehera.

Garapen Ekonomikorako Departamentuaren araudi indardunari jarraituz finantzatuko dira bazkide nafarrei onesten zaizkien proiektuak, horretarako argitaratzen den laguntza-deialdiaren esparruan.

Argibide gehiago nahi izanez gero, hona jo:

Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusia.

I+G+b Zerbitzua.

Tomás Caballero parkea 1, 4. solairua.

fomento.innovacion@navarra.es

Tel.: 848 427873.

Iruñean, 2018ko abenduaren 5ean.–I+G+b Zerbitzuko zuzendaria, Ana M.ª Vicente Alzuaz.

Iragarkiaren kodea: F1814905