240. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

864E/2018 EBAZPENA, azaroaren 9koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa egiten baita Faltzesko Udal Planaren aldaketari buruz (azpiegituretarako eraikuntza erabilerak eta 15. poligonoko 305B lurzatia). Faltzesko Udala da aldaketaren sustatzailea.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 5. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, aldaketa txiki bat da, eta 6.2 artikuluaren arabera, planen aldaketa txikiek ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatua behar dute. Ukitutako administrazio publikoei eta interesdunei dagokienez, identifikatu den administrazio publiko bakarra Faltzesko Udala izan da, zeinak 2018ko irailaren 21ean txostena egin baitu.

Aldaketa 2018ko irailaren 27an hasiera batez onetsita, jendaurrean jarri da iragarki bat argitaratuz 2018ko 195. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 8koan. Ez da alegaziorik jaso.

Espedienteari hasiera emateko, Udalak “Faltzesko Udal Planaren egiturazko aldaketa, azpiegituren eraikuntza erabileraren baldintza partikularrei buruzkoa” espedientearen dokumentazioa igorri zuen 2018ko irailaren 28an. Espediente hori Faltzesko Udalak sustatu du.

Aldaketaren helburua da Plan Orokorraren hirigintza arloko araudia aldatzea, zehazki, azpiegituren tipologiarako lurzoru urbanizaezineko eraikuntzen baldintza partikularrak, eta aldatzea, orobat, 15. poligonoko 305C azpilurzatiaren hirigintza kategoria. Horretarako, 58. artikuluaren 6. puntua aldatuko da, non arautzen baitira azpiegituren baldintza partikularrak. Hala, baimengarriak izanen dira bai azpiegitura publikoak bai pribatuak.

15. poligonoko 305C azpilurzatiaren aldaketari dagokionez (ur araztegi bat dago bertan), proposatzen da Faltzesko hirigintzako udal planean atzemandako akatsa zuzentzea, ingurumen balioa duen gorde beharreko lurzoru urbanizaezina (hezeguneak) izatetik bere inguru hurbilarekin (zuhaixka formazioak eta formazio belarkarak) parekatu daitekeen gorde beharreko lurzoru urbanizaezina izatera igaro dadin.

Aldaketaren ezaugarriak ikusirik, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak adierazi du egin dela ingurumen ebaluazio estrategikoaren prozedura, eta aldeko txostena eman du, ingurumen ukipen nabarmenik eragiten ez delako.

Ingurumen ebaluazio estrategikorako prozedura egoki bete dela kontuan harturik, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskumenak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. Ingurumen ebaluazio estrategiko arruntaren prozedura ez erabiltzea “Faltzesko Udal Planaren aldaketa: azpiegituretarako eraikuntza erabilerak eta 15. poligonoko 305B lurzatia” espedienteari dagokionez. Faltzesko Udala da aldaketaren sustatzailea.

2. Aldeko ingurumen txosten estrategikoa ematea “Faltzesko Udal Planaren aldaketa: azpiegituretarako eraikuntza erabilerak eta 15. poligonoko 305B lurzatia” espedienteari, ingurumenaren gainean ondorio nabarmenik ez duelakoan.

3. Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 31. artikuluan aurreikusten denari jarraikiz, ingurumen txosten estrategikoaren aurka ezinen da errekurtsorik jarri, deusetan galarazi gabe plan orokorraren egiturazko aldaketa onetsi zuen xedapen orokorraren aurka auzibidean jar daitezkeen errekurtsoak, edota Ultzamako Plan Orokorraren egiturazko aldaketa onesteko egintzaren aurka administrazio bidean jar daitezkeenak.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau Faltzesko Udalari eta Lurraldearen Antolamenduaren eta Estrategiaren Atalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko azaroaren 9an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

Iragarkiaren kodea: F1813724