240. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2018ko azaroaren 28an hartua, Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kide bat izendatzen duena.

Nafarroako Eskola Kontseiluaren edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiaren Antolakuntza eta Funtzionamendurako Erregelamendua onesten duen abenduaren 21eko 356/1998 Foru Dekretuaren 13.3 artikuluarekin bat, Nafarroako Eskola Kontseiluko kideek izaera hori galduko dute, besteak beste, haiek uko egiten dutenean.

Bestalde, azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 5. artikuluak dio Nafarroako Gobernuak izendatuko dituela Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kideak, Hezkuntzako kontseilariaren proposamenari jarraikiz, 4. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Nafarroako Gobernuak 2015eko abenduaren 2an hartutako Erabakiaren bidez, Sonia Cabrero del Amo andrea berdintasunaren alde lan egiten duten elkarteen ordezkari gisa izendatu zen.

2017ko abenduaren 17an, Sonia Cabrero del Amo andreak idazkia aurkeztu zuen, eta hartan Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Nafarroako Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kide izateari uko egiten ziola adierazi.

Ordezkapena gauzatzeko beharrezkoak ziren tramiteak egin ondoren, Berdintasunerako Institutuak 2018ko urriaren 16an jakinarazi du Ainara González Rubio andrea hautatua izan dela Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kide izendatzeko, berdintasunaren alde lan egiten duten elkarteen ordezkari gisa.

Azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 6.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, Eskola Kontseiluan edo Hezkuntzako Batzorde Nagusian postu hutsen bat gelditzen bada, beste kide bat izendatuko da, postua utzi duenari dagokion agintaldia bukatu bitarte aritzeko.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Ainara González Rubio andrea izendatzea Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Nafarroako Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kide, berdintasunaren alde lan egiten duten elkarteen ordezkari gisa eta Sonia Cabrero del Amo andrearen ordez, hari dagokion agintaldia bukatu bitartean, hots, 2019ko abenduaren 2ra arte, hala xedatzen baita 6.1 artikuluan.

2. Erabaki hau jakinaraztea Ainara González Rubio andreari eta Sonia Cabrero del Amo andreari, eta Hezkuntza Departamentura eta Nafarroako Eskola Kontseilura edo Nafarroako Hezkuntzako Batzorde Nagusira igortzea.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2018ko azaroaren 28an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1814652