239. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

738/2018 EBAZPENA, urriaren 25ekoa, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, baimena ematen diena Iruñeko “Carlos III” eta Uharteko eta Alesbesko “Nafarroako Eraikuntzako Lan Fundazioa” Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuei Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak irakasteko, ikastetxe horiek ematen ari ziren Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programen ordez.

Ikusita Iruñeko “Carlos III” eta Uharteko eta Alesbesko “Nafarroako Eraikuntzako Lan Fundazioa” Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuen entitate titularrek eskaera egin dutela baimena eman diezaieten Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bana irakasteko, ikastetxe horiek ematen ari ziren eta jada iraungita dauden Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programen ordez.

Ikusirik Lanbide Heziketaren Zerbitzuak aldeko txostenak eman dituela ikastetxeei baimena emateko, aipatu zikloak orain arte ematen ari ziren Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programen lanbide profil berekoak direlako osorik edo zati batean, Oinarrizko Lanbide Heziketaren berariazko alderdi batzuk arautzen dituen otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren bosgarren xedapen gehigarrian ezarritakoarekin bat.

Eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak emandako aldeko txostenak ere ikusirik.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak hala proposaturik,

EBATZI DUT:

1. Ondotik aipatzen diren zikloak baimentzea, 2018-2019 ikasturtearen hasieratik aurrerako ondorioekin. Iruñeko “Carlos III” Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuari (ikastetxearen kodea: 31007707), “Bulegoko Informatika“ Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloa, “Administrazioa eta Kudeaketa” lanbide arlokoa eta 2 unitaterekin (1 kurtso bakoitzeko); unitate bakoitzak gehienez ere 14 ikaspostu izanen ditu ohiko baldintzetan, eta 16 ikaspostu ohiz kanpoko kasuetan. “Nafarroako Eraikuntzako Lan Fundazioa” Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuari (ikastetxearen kodea: 31013379), Alesbesen duen egoitzan, Oinarrizko Lanbide Heziketako “Fabrikazioa eta Muntaketa” zikloa, “Fabrikazio Mekanikoa” eta “Instalazioa eta Muntaketa” lanbide arloetakoa eta 2 unitaterekin (1 kurtso bakoitzeko); unitate bakoitzak gehienez ere 14 ikaspostu izanen ditu ohiko baldintzetan, eta 16 ikaspostu ohiz kanpoko kasuetan.

2. Ebazpen hau ikastetxeen titularrei jakinaraztea, eta aditzera ematea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

3. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapenaren Zerbitzura eta Lanbide Heziketaren Zerbitzura; Kontratazioaren, Zerbitzu Osagarrien eta Koordinazio Administratiboaren Atalera eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2018ko urriaren 25ean.–Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Nekane Oroz Bretón.

Iragarkiaren kodea: F1813117