239. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

389/2018 FORU AGINDUA, urriaren 24koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, 50.000 euro gehitzen dizkiona familia ugarietan sortzen diren ohiz kanpoko eta beharrezko gastuei aurre egiteko laguntza ekonomikoak arautzen dituen 2018. urteko deialdian baimendutako gastuari.

Eskubide Sozialetako kontseilariaren maiatzaren 4ko 222/2016 Foru Aginduaren bidez onetsi ziren familiaren esparrurako zenbait laguntza emateko oinarri arautzaileak 2016tik 2019ra bitarteko urteetarako.

Eskubide Sozialetako kontseilariaren otsailaren 5eko 25/2018 Foru Aginduaren bidez, familia ugarietan sortzen diren ohiz kanpoko eta beharrezko gastuei aurre egiteko laguntza ekonomikoak arautzen dituen 2018. urteko deialdiaren oinarriak onetsi ziren, eta 200.000 euroko gastua onetsi zen 2018ko Gastuen Aurrekontuko “Familia ugarientzako laguntzak” izeneko 920006 93300 4809 231509 partidaren kargura.

Foru aginduaren laugarren puntuan ezartzen denez, eskaera guztiei erantzuteko aurrekontu nahikorik ez badago, baimendutako gastua handitzen ahalko da, behar den aurrekontu gehikuntzaren bidez.

Deialdirako baimendutako aurrekontuko kreditua bukatu da eta ebazteke daude 610 espediente. Gaur egun posible da 50.000 euro eskura izatea, eta, diru horren bitartez, ebazteke dauden espedienteetako batzuk ordaintzen ahalko dira. Beraz, beharrezkoa da deialdian baimendutako gastua zenbateko horretan handitzea.

Ikusirik Familiaren eta Adingabeen zuzendariordearen txostena.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 128/2015 Foru Dekretuak emandako eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. 50.000 euro gehitzea familia ugarietan sortzen diren ohiz kanpoko eta beharrezko gastuei aurre egiteko laguntza ekonomikoak arautzen dituen 2018. urteko deialdian baimendutako gastuari, 2018ko Gastuen Aurrekontuko “Familia ugarientzako laguntzak” izeneko 920006 93300 4809 231509 partidaren kargura.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Foru agindu hau igortzea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako kontu-hartzaile delegatuari, Familiaren eta Nerabeen Zuzendariordetzari eta departamentu honetako Idazkaritza Tekniko Nagusiko Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke haren aurka, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2018ko urriaren 24an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.

Iragarkiaren kodea: F1813176