239. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 865. lurzatian. Hasierako onespena

Villatuertako Udaleko alkateak, azaroaren 19an eman 093/2018 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea 1. poligonoko 865. lurzatiaren lerrokadurak aldatzeko xehetasun-azterketa, eta lurzatiari aplikatzea Villatuertako AR-1eko (Ugarka alderdia) Arau Subsidiarioen 2016ko aldaketan jasotzen den Eraikingintza-ordenantzari buruzko ordenantzaren 7. artikulua. Xehetasun-azterketa Iker Ojer Vergarak sustatu du, eta lurzatia Villatuertako Viña Vieja kaleko 8. zenbakian dago.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria Osoko Bilkurari igorriko zaio, behin betiko onets dadin, bidezko bada.

Villatuertan, 2018ko azaroaren 19an.–Alkatea, Asier Urra Ripa.

Iragarkiaren kodea: L1814196