239. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Laburpena, 2019. urtean banakako laguntzak emateko oinarri arautzaileena, mugitzeko desgaitasun larria duten pertsonei egokitutako garraiobide alternatiboa eskaintzeko, taxi-bonuaz baliatuta

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b) eta 20.8.a) artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, deialdiaren laburpena argitara ematen da; haren testu osoa Udalaren webgunean kontsulta daiteke, baita Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean ere (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 423118.

–Xedea eta onuradunak:

Programaren xedea da taxi-bonuaren banakako laguntzak (txartel moduan) arautzea, garraio kolektiboan zein partikularrean mugitzeko desgaitasun larria dutenei ematekoak, garraiobide egokitu bat (taxia) erabil dezaten.

Laguntza ekonomiko hauek eskuratzeko baldintzak:

a) %33ko edo handik gorako desgaitasuna izatea, garraio kolektiboetan sartzea larriki eragozten duena, eta horrela egiaztaturik egotea Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentzia erakunde autonomoak (PANA) emandako desgaitasunaren ziurtagiri ofizialean. Desgaitasun maila aitortu, onartu eta kalifikatzeko prozedurari buruzko abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren baremoa: A, B edo C apartatua, edo gutxienez 7 puntu izatea D, E, F, G eta H apartatuak batuta.

b) Eguesibarren erroldatuta egotea, eta laguntza jasotzen den bitartean alta emanda egotea udal erroldan.

c) Gidabaimenik ez izatea, edo, hura edukita, ez egotea gidatzeko moduan desgaitasuna dela eta.

d) Mugitzeko desgaitasuna dutenek gidatzeko egokitua den ibilgailurik ez izatea, eskatzaileak 18 urtetik gorakoak badira.

e) Familia-unitatearen urteko diru-sarrerak, PFEZerako aitortutako azken ekitaldiari dagozkionak, honako hauek baino handiagoak ez izatea:

KIDE KOPURUA

INDIZEA

DIRU-SARREREN MUGA

1

3.00 x LGS

30.907,8 euro

2

3.50 x LGS

36.059,1 euro

3

4.00 x LGS

41.210,4 euro

4

4.50 x LGS

46.361,7 euro

5

5.00 x LGS

51.513,0 euro

f) Edozein zerga betebehar edo bestelako udal betebeharrak eguneratuak izatea, eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak emandako aurrerakinak itzultzeke ez izatea, itzultzeko epeak amaitu direnean eta itzuli beharrekoa itzuli ez denean.

–Diru-laguntzaren zenbatekoa:

Laguntzen zenbatekoak eguneratuko dira onesten diren udal aurrekontuetako aurreikuspen tekniko eta ekonomikoen arabera, eta ekitaldi honetarako 720 eurokoak izanen dira, gehienez, onuradun eta urteko. Laguntza hori hainbanatu eginen da, eskaera zein hilabetetan egiten den ikusirik.

Beste %50 emanen da (90 eurora bitarte hilabete bakoitzeko), frogatzen bada taxia egunero erabili beharra lantokira joateko, edo irakaskuntza arautuko ikasketa zentro batera, eguneko zentro batera edo antzeko baliabideetara, baldin eta zentroak ez badu eskaintzen garraiobide egokiturik halako erabiltzaileentzat.

–Eskabideak aurkezteko epea:

Oinarrien laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasi eta 2019ko azaroaren 30ean bukatuko da. Eskaerak epe horretatik kanpo aurkeztuz gero, ez dira onartuko.

2018ko abenduaren 1etik 15era bitarteko epea irekiko da, taxi-bonuaz baliatzen ari diren erabiltzaileek hori berritu ahal izateko.

Sarrigurenen, 2018ko azaroaren 12an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1813804