239. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UKAR

Ordenantza, Administrazio elektronikoa arautzen duena. Hasierako onespena

Ukarko Udalak, 2018ko azaroaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Ukarko Udaleko administrazio elektronikoa arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egoitza elektronikoan eta iragarki-taulan argitaratuta, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Erreklamazio, kexa eta oharrik aurkezten ez bada aurreko puntuan aipatutako epean, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da, behin betiko testuarekin batera.

Ukarren, 2018ko azaroaren 15ean.–Alkatea, Carlos Lecumberri Erro.

Iragarkiaren kodea: L1814140