239. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa 2018ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2018ko azaroaren 13an egin osoko bilkuran eta legezko quoruma zuela, hasiera batean onetsi zituen Noain Elortzibarko Udalaren 2018ko ekitaldiko plantilla organikoan aldaketa egiteko bi espediente.

Espedientea interesdunen eskura egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, hura aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Noain Elortzibarren, 2018ko azaroaren 15ean.–Alkate udalburua, Alberto Ilundain Avellaneda.

Iragarkiaren kodea: L1814163