239. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

2019ko aurrekontuak, plantilla organikoa eta karga-tasak, tasak eta prezio publikoak. Hasierako onespena

Murillo el Frutoko Udalak, 2018ko azaroaren 16an egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

1. Hasiera batean onestea entitate honen 2019ko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak, eta jendaurrean jartzea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarri bezala.

2. Hasiera batean onestea entitatearen 2019ko ekitaldiko plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren 19. eta 20. artikuluetan eta 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz.

3. 2019ko ekitaldirako karga-tasak, tasak eta prezio publikoak onestea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. eta 271. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua eta plantilla organikoa Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Murillo el Fruton, 2018ko azaroaren 19an.–Alkatea, Juan Carlos Gabari Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1814176