239. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean eta abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuan xedatua bete dadin, aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Sustatzailea: S.C. Egozkue-Iturralde. Jarduera: mindak biltzeko putzu berria eraikitzea, esnetarako behi-aziendaren ustiategian, Beuntzan. Tokia: 12. poligonoko 143. lurzatia (Beuntza-Nafarroa).

Eritze Atetzen, 2018ko azaroaren 20an.–Alkatea, Ezekiel Martin Muxika.

Iragarkiaren kodea: L1814224