239. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTIKA

Erabakia, Artikako Kontzejuak Berriobeitiko Udalaren esku utzitako eskumenen berrespenari buruzkoa

Artikako Kontzejuak, 2018ko azaroaren 6an egin bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

Lehenengoa.–Ikusirik Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiaren zerbitzu juridikoek 2018ko irailaren 14an emandako txosten juridikoa, Berriobeitiko Udalak egindako aholkularitza juridikoaren eskaerari erantzunez, Artikako (Berriobeitiko Zendea) hiri zerbitzuaren titulartasunaren, kudeaketaren eta zerbitzu-ematearen araubideari eta ordainketari buruzkoa.

Ikusirik Nafarroako Arartekoak emandako bi ebazpenak (bata, 2018ko abuztuaren 22koa, eta bestea, 2018ko irailaren 18koa, aurrekoa berresten), honako hau diotenak: “Berriobeitiko Udalari gomendatzen zaio kexan aipatzen den eremuaren garbiketa egin dezan, baldintza egokietan mantentzeko behar besteko maiztasunez”.

Bigarrena.–Berriobeitiko Udalak, 2004ko urtarrilaren 7ko osoko bilkuran, berretsi zituen Berriobeitiko Zendeako kontzejuetako buruekin (Artikako Kontzejua barne) adostutako irizpideak, 2004an eta hurrengo ekitaldietan eskumen hauen kostu osoa Udalak bere gain hartzekoak, osoko bilkuraren erabaki horren 2. apartatuan espresuki adierazten den moduan:

a) Herriko argiteriaren mantentze-lanak eta kontsumoaren ordainketa.

b) Bideen garbiketa.

c) Hilerrien garbiketa eta sastrakak kentzea.

d) Kontzejuen aholkularitza-gastua ordaintzea, Udalak esleitu eta udal aholkulariaren bidez egindakoa.

Berriobeitiko Udalaren Osoko Bilkurak, legez eskatutako quoruma zuela, kostu hori eguneratzea onetsi zuen, erabaki hauen bidez: 2007ko maiatzaren 24koa eta 2008ko abuztuaren 5ekoa.

Udala, aipatu erabakiak hartu ezkeroztik, arduratu egin da hurrengo urteetan kontzejuetako eskumen horien ordainketaz, bai eta horiek etengabe egiteaz eta kudeatzeaz ere.

Hirugarrena.–Udalak, 2010eko azaroaren 30eko osoko bilkuran, erabaki zuen tokiko saneamendu plana onestea; horren bidez, eskuordetzaren baldintzak aldatu ziren, tokiko aurrekontu-orekaren betebeharra betetzen laguntzeko.

Artikako Kontzejuak, 2011ko ekainaren 30eko batzarraren erabakiaren bidez, onetsi zituen 2010eko erabakiaren baldintzak eta Kontzejuko aurrekontuaren aldaketa bat, entitate horrek bere gain har zezan argiteriaren kostua (150.000 euro).

Egintza administratibo irmo horiek, entitate biek onetsitakoak, Berriobeitiko Udalak bete egin ditu eta betetzen jarraitu ere.

Laugarrena.–Ikusirik Kontzejuko legelariak 2018ko abuztuaren 30en egindako txosten juridikoa, Nafarroako Gobernuaren Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiaren 2018ko abuztuaren 16ko errekerimenduari erantzunez.

Halaber, espedientean dagoen 2018ko urriaren 11ko txostena ikusirik, egokia da erabakia hartzea, Kontzejuko batzarraren gehiengo osoaren quorumarekin, eskumenak eskuordetzan emateko baldintzak berresteko, erabaki honen azalpen zatiaren bigarren eta hirugarren apartatuetan aipatutako erabakietan ezarritakoak. Egintza horiek baliozkoak eta eraginkorrak dira, eman zirenean indarrean zen araudiari jarraikiz egin baitziren, eta bai orduan, baita orain ere, aplikatzekoa den araudia honako hau baita: Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Foru Legea eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legea, abenduaren 27ko 27/2013 Legeak aldatu baino lehen zuen idazketarekin bat.

Bosgarrena.–Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 59. artikuluarekin bat, toki entitateek beren arteko harremanak antolatu eta bultzatuko dituzte lankidetza eta elkarlan teknikak erabiliz, kudeaketa eraginkorragoa eta errentagarriagoa izan dadin; eta lege beraren 70. artikuluan ezartzen da lankidetza teknikak izanen direla hitzarmenak eta akordioak, artikulu horretan ezarritako xedeen artean den zerbitzuak ematea xede dutenak.

Kontuan harturik Berriobeitiko Udalak ez duela administrazio egintzarik eman Artikako Kontzejuari jakinarazteko hitzarmen edo akordiorik dagoenik, erabaki honen azalpen zatiaren bigarren eta hirugarren apartatuetan aipatutako erabakietan ezarritako edukia aldatzeari dagokionez, egokia da eduki hori berrestea; hortaz, eskumenen eskuordetzarako adostutako oinarri hauek ezartzen dira:

A.–2004ko urtarrilaren 7ko erabaki irmoan, 2004ko maiatzaren 24koan, 2008ko abuztuaren 5ekoan eta 2010eko azaroaren 30eko osoko bilkuraren erabakian adostutakoari jarraikiz, bai eta Artikako Kontzejuak 2011ko ekainaren 30eko batzarrean 2004. urterako onetsitakoarekin bat ere, Berriobeitiko Udalak egin du eta eginen du, eskuordetzan, honako eskumen hauen kudeaketa eta kostu osoaren ordainketa:

a) Poligonoetako argiteriaren mantentze-lanak eta kontsumoaren ordainketa.

b) Bideen garbiketa.

c) Hilerrien garbiketa eta sastrakak kentzea.

d) Kontzejuen aholkularitza-gastua ordaintzea, Udalak esleitu eta udal aholkulariaren bidez egindakoa.

B.–Berriobeitiko Udala arduratu da eta arduratuko da eskuordetutako eskumenetaz, horiek ordaintzeari eta zerbitzuak emateari dagokionez, legez eta erregelamenduz eskatzen diren kalitate estandarrak beteta.

C.–Artikako Kontzejuak garatuko ditu Berriobeitiko Udalarekin administrazioen arteko kontrola eta koordinazioa egiteko ahalmenak, eskuordetutako eskumenen zerbitzu publikoak emateko betebeharrei aurre egiteko.

D.–Berriobeitiko Udalak eskumenak itzuli edo eskumen falta deklaratu ahal izateko (2004ko urtarrilaren 7tik 2010eko azaroaren 30era bitarte hartutako erabaki irmoen eta Artikako Kontzejuak 2011ko ekainaren 30eko batzarrean erabakitakoaren aurka) arrazoitu egin beharko du, honela: Artikako Kontzejuak, aipatu eskumenen garapen jasangarrirako, bete ditzala aurrekontu-egonkortasunari eta finantza-jasangarritasunari buruzko helburuak, indarrean den araudiak eskatutakoak (Aurrekontu-egonkortasunari eta Finantza-jasangarritasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoa).

Aurrekoa ikusita, baita erabaki honetan aipatutako xedapenak eta aplikagarri diren gainerako xedapenak ere, Kontzejuko Batzarrak, gehiengo osoaren quoruma duela, honako erabaki hau hartu du:

ERABAKIA:

1. Berriobeitiko Udalak eta Artikako Kontzejuko Batzarrak hartutako erabakien bidez zehaztutako eskumenak eskuordetzan emateko baldintzen onespena berrestea. Erabaki honen azalpen zatiaren bigarren eta hirugarren apartatuetan aipatu dira erabaki horiek, eta egintza baliozkoak eta eraginkorrak dira, betearazleak eta Berriobeitiko Udalak eginak.

2. Berriobeitiko Udalak egindako eta Artikako Kontzejuak onartutako eskumenen eskuordetzearen oinarriak berrestea, erabaki honen azalpen zatiaren bigarren eta hirugarren apartatuetan aipatutako erabakiekin bat. Hona hemen eskumenak:

A.–2004ko urtarrilaren 7ko erabaki irmoan, 2004ko maiatzaren 24koan, 2008ko abuztuaren 5ekoan eta 2010eko azaroaren 30eko osoko bilkuraren erabakian adostutakoari jarraikiz, bai eta Artikako Kontzejuak 2011ko ekainaren 30eko batzarrean 2004. urterako onetsitakoarekin bat ere, Berriobeitiko Udalak egin du eta eginen du, eskuordetzan, honako eskumen hauen kudeaketa eta kostu osoaren ordainketa:

a) Poligonoetako argiteriaren mantentze-lanak eta kontsumoaren ordainketa.

b) Bideen garbiketa.

c) Hilerrien garbiketa eta sastrakak kentzea.

d) Kontzejuen aholkularitza-gastua ordaintzea, Udalak esleitu eta udal aholkulariaren bidez egindakoa.

B.–Berriobeitiko Udala arduratu da eta arduratuko da eskuordetutako eskumenetaz, horiek ordaintzeari eta zerbitzuak emateari dagokionez, legez eta erregelamenduz eskatzen diren kalitate estandarrak beteta.

C.–Artikako Kontzejuak garatuko ditu Berriobeitiko Udalarekin administrazioen arteko kontrola eta koordinazioa egiteko ahalmenak, eskuordetutako eskumenen zerbitzu publikoak emateko betebeharrei aurre egiteko.

D.–Berriobeitiko Udalak eskumenak itzuli edo eskumen falta deklaratu ahal izateko (2004ko urtarrilaren 7tik 2010eko azaroaren 30era bitarte hartutako erabaki irmoen eta Artikako Kontzejuak 2011ko ekainaren 30eko batzarrean erabakitakoaren aurka) arrazoitu egin beharko du, honela: Artikako Kontzejuak, aipatu eskumenen garapen jasangarrirako, bete ditzala aurrekontu-egonkortasunari eta finantza-jasangarritasunari buruzko helburuak, indarrean den araudiak eskatutakoak (Aurrekontu-egonkortasunari eta Finantza-jasangarritasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoa).

3. Erabaki hau Berriobeitiko Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioetarako, eta ohartarazten da ezen administrazio publikoaz besteko interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezaketela erabaki honen aurka, zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita, edo, aldez aurretik eta aukeran, errekurtso hauetariko bat:

A) Berraztertzeko errekurtsoa, eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

B) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Halaber, administrazio publikoek horren aurkako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahal dute, eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Horrek ez du alde batera uzten aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Artikan, 2018ko azaroaren 6an.–Artikako Kontzejuko burua, Angel Obanos Galar; idazkaria, Xabi Ochotorena Santos.

Iragarkiaren kodea: L1813610