2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARGUEDAS
1/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
Arguedasko Udalak, 2018ko urriaren 3an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 1/2018 aldaketa 2018ko udal aurrekontuan. 2018ko 205. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 23an, aurrekontu-aldaketa hasiera batean onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Kreditu berezia
Gastuen egoera-orria:
AURREKONTU APLIKAZIOA | IZENA | ZENBATEKOA |
1-93300-6320003 | Igogailua ezartzea udaletxean | 127.378,51 |
93330-6320002 | Udalaren bulegoak birmoldatzea | 135.105,32 |
GUZTIRA | 262.480,83 |
Diru-sarreren egoera-orria:
AURREKONTU APLIKAZIOA | IZENA | ZENBATEKOA |
1-7508003 | TIP diru-laguntza igogailua ezartzeko | 71.682,89 |
1-8701002 | Finantzaketa lotetsia duten gastuetarako diruzaintzako gerakina (igogailua) | 55.695,62 |
1-8700000 | Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina (Udalaren bulegoak) | 135.102,32 |
GUZTIRA | 262.480,83 |
Arguedasen, 2018ko azaroaren 15ean.–Alkatea, Fernando Mendoza Rodríguez.
Iragarkiaren kodea: L1813931