232. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

2E/2018 EBAZPENA, urtarrilaren 15ekoa, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, I+G proiektuak egiteko laguntzen 2019ko deialdia onesten duena. DDBN identifikazioa: 424136.

Garapen Ekonomikorako Departamentuaren lerro estrategikoen artean, Nafarroako enpresek lehiatzeko duten gaitasunaren oinarrietako bat da berrikuntza, ulertzen baita berrikuntza eta puntako industria aurreratua ezin bereiziak direla eta, zenbat eta handiagoa izan berrikuntza, enpleguaren kalitatea handiagoa izanen dela; eta hori da, hain zuzen ere, Nafarroako Gobernuaren lehentasunezko helburuetako bat.

Gobernuak 2017ko otsailaren 1ean hartutako erabakiaren bidez, espezializazio adimentsuaren 2016-2020 aldiko estrategia (RIS3) onetsi zen. Estrategiak lehiakortasun arloko faktoreak identifikatzen zituen, bere helburu orokorrak lortzen lagunduko ziotenak. Horien artean, I+G+b dago; horren bidez, jakintza zientifikoa eta teknologia sortzeko, balio emateko eta aplikatzeko sustapena gauzatu nahi da, Nafarroako enpresei balio handiagoa emateko, zentro teknologikoen eta unibertsitateen ikerketa eta berrikuntza estrategian lehenesten diren sektore ekonomikoetara bideratzeko, eta bai ekonomiaren digitalizazioa bai enpresa berritzaileen eraketa bultzatzeko. Beraz, S3 estrategiaren funtsezko jarduketetako bat I+G+b sustatzea da. Horrez gain, estrategia horren esparruan, 2017ko uztailaren 19an Nafarroako Gobernuak Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren 2017-2020 Plana onetsi zuen.

Garapen Ekonomikorako kontseilariaren maiatzaren 20ko 91/2016 Foru Aginduaren bidez ezarri zen I+G proiektuak egiteko laguntzen araubidea. Foru agindu horren bigarren xedapen gehigarrian adierazten zen Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak laguntza horien urteko hurrengo deialdiak onetsi, bidezko gastua baimendu, eta urte jakineko deialdia ukituko zuten baldintzak ezarriko zituela.

Nafarroako Gobernuak 2018ko irailaren 26an hartutako erabakiaren bidez baimendu zuen 2019ko deialdi honetarako behar diren urte anitzeko gastu konpromisoak hartzea, baita aurretiazko tramitazioa ere.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. I+G proiektuak egiteko laguntzen 2019ko deialdia onestea.

2. Aipatu deialdia ukitzen duten baldintzak ezartzea. Baldintza horiek Garapen Ekonomikorako kontseilariariak emandako Maiatzaren 20ko 91/2016 Foru Aginduaren bigarren xedapen gehigarrian biltzen direnak dira.

3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, jarraian adierazten diren gastuak baimentzea, betiere aurrekontu krediturik bada:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA
(eurotan)

820005 82100 7701 467303 I+G proiektuetarako diru-laguntzak, EGEF 2014-2020 Nafarroako Programa Eragilea. (E-14/000107-01 PEP elementua)

2019

3.000.000

820005 82100 7701 467303 I+G proiektuetarako diru-laguntzak, EGEF 2014-2020 Nafarroako Programa Eragilea. (E-14/000107-01 PEP elementua)

2020

6.000.000

820005 82100 7701 467303 I+G proiektuetarako diru-laguntzak, EGEF 2014-2020 Nafarroako Programa Eragilea. (E-14/000107-01 PEP elementua)

2021

3.000.000

4. 12.000.000 euroko urte anitzeko gastua honela banatuko da:

–Banakako proiektuak: 4.000.000 euro.

–Enpresen arteko lankidetza proiektuak: 4.000.000 euro.

–Ezagutza transferitzen duten proiektuak: 4.000.000 euro.

Modalitate bateko eskaera guztiei erantzun ondoren kreditu baimenduan soberakinik gelditzen bada, beste modalitate batzuetako proiektuak diruz laguntzeko erabiltzen ahalko da, eta horretarako irizpidea izanen da, lehenbizi, ebaluazio fasean puntuazio altuena lortu duten proiektuak diruz laguntzea.

5. Urte anitzeko gastuari 1.500.000 euro gehitzen ahalko zaizkio gehienez, baina gehigarri hori diru-laguntzei aplikatzeko ez da beste deialdi bat egin beharko. Gehigarri hori eraginkorra izateko, kreditu gehigarria baimendu eta justifikatu behar da.

6. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

7. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2018ko urriaren 15en.–Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Yolanda Blanco Rodríguez.

I. ERANSKINA

2019ko deialdia

1.–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta zer egunetan argitaratzen den, hurrengo hilabetean bukatuko da, egun berean.

2.–Proiektuak gauzatzeko aldia eta urtekoen iraupena.

91/2016 Foru Aginduaren 6. artikuluan aipatzen diren proiektuak gauzatzeko aldia hau izango da:

–Hasiera: 2019ko urtarrilaren 1etik, betiere eskaera aurkeztu den egunetik aurrerago.

–Amaiera: gehieneko epea 2020ko abenduaren 31ra arte.

Luzapen bat egitea onartzen bada 91/2016 Foru Aginduaren 13. artikuluan adierazitako moduan, proiektua gauzatzeko epea ez da inoiz 2021eko apirilaren 30etik haratago eramanen, inola ere ez.

Hauxe izanen da proiektuak gauzatzeko urtekoen iraupena:

–Lehen urtekoa: proiektua hasten den egunetik 2019ko abenduaren 31ra arte (hau barne) gauzatzen diren jarduerak biltzen ditu.

–Bigarren urtekoa: 2020ko urtarrilaren 1etik proiektua bukatzen den egunera arte, eta gehienez 2020ko abenduaren 31ra arte gauzatzen diren jarduerak biltzen ditu.

3.–Frogagiriak aurkezteko epeak.

Hauexek dira diruz lagundutako jarduketaren frogagiriak aurkezteko epeak, 91/2016 Foru Aginduaren 14. artikuluan aipatzen direnak:

3.1. 2019ko azaroaren 15era arte (egun hori barne): tarteko lehen txostena aurkeztuko da, proiektuaren helburu teknikoak zenbateraino bete diren azaltzeko, onuradunak ordura arte egindako gastuaren erantzukizunpeko adierazpena gehituta.

3.2. Hiru hilabete lehen urtekoaren jarduera bukatzen denetik, eta 2020ko martxoaren 31ra arte (egun hori barne): justifikazio partziala aurkeztuko da.

3.3. 2020ko azaroaren 15era arte (egun hori barne): tarteko bigarren txostena aurkeztuko da, proiektuaren helburu teknikoak zenbateraino bete diren azaltzeko, onuradunak ordura arte egindako gastuaren erantzukizunpeko adierazpena gehituta.

3.4. Hiru hilabete bigarren urtekoaren jarduera bukatzen denetik, eta 2021eko martxoaren 31ra arte (egun hori barne): azken justifikazioa aurkeztuko da.

4.–EGEFek kofinantzatzen dituen proiektuen hautaketa irizpideak.

Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) Nafarroako EGEF 2014-2020 Programa Eragilearen bidez kofinantzatuko dituen proiektuak hautatzeko irizpideei dagokienez, adierazi behar da zenbateko handieneko eragiketak eta Nafarroako espezializazio estrategikoaren sektoreak ordezkatzen dituztenak hautatuko direla.

Entitate onuradunek 2025eko abenduaren 31ra arte gorde beharko dituzte proiektuen frogagiriak.

Iragarkiaren kodea: F1814126