232. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGARDA

7/2018 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Legardako Udalak, 2018ko azaroaren 20an egin osoko bilkuran erabakita, hasiera batez onetsi zuen 7/2018 aurrekontu-aldaketa (kreditu berezia) argiteria publikoa hobetzeko partida bat sortu eta behar bezainbateko kredituarekin hornitzeko.

Aditzera ematen da, interesdunek espedientea aztertu eta egokitzat dituzten alegazioak aurkez ditzaten 15 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Inork alegaziorik aurkezten ez badu, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.

Legardan, 2018ko azaroaren 20an.–Alkatea, Silvestre Belzunegui Otano.

Iragarkiaren kodea: L1814267