232. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

2018ko aurrekontuaren 2. eta 3. aldaketak. Hasierako onespena

Larraungo Udalak, 2018ko azaroaren 16an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2018ko aurrekontuaren 2. eta 3. aldaketak.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Larraunen, 2018ko azaroaren 19an.–Alkatea, José Javier Barberena Etxarri.

Iragarkiaren kodea: L1814211