231. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Lurzoru publikoa emakida administratiboaren bidez erabiltzeko proiektua Trinitarioen parkean, Nafarroako trenbideak eta bide berdeak ezagutzeko zentro moduan kudeatu eta ustiatzeko. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2018ko azaroaren 6an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 06-NOV-18 (4/CV).

“Ikusirik Iruñeko Udalaren osoko bilkurak urriaren 4an hartutako erabakia, urte anitzeko gastua egozteko epea zabaltzeari buruzkoa, gehienez ere 15 urtez, jabari publikoko lurzoruaren emakida egingo baita Trinitarioen parkean, Nafarroako trenbideak eta bide berdeak ezagutzeko zentro moduan kudeatu eta ustiatzeko; ikusirik tokiko gobernu batzarrak 2018ko ekainaren 19an hartutako erabakia (6/EL), interes publikokoa deklaratuz ANAF Nafarroako Trenbideen Lagunen Elkarteak aurkeztu proposamena (G31057953), Hiri Bizigarriko eta Etxebizitzako Alorrak –Proiektuak eta Obrak– egindako Eraikuntza Proiektua, eta espedienteko gainerako agiriak, erabaki da:

1.–Hasiera batez onestea lurzoru publikoa emakida administratiboaren bidez erabiltzeko proiektua, lizitaziorako oinarriak eta emakida arautzen duten baldintzak jasotzen dituena, Trinitarioen parkea Nafarroako trenbideak eta bide berdeak ezagutzeko zentro moduan kudeatu eta ustiatzeko.

2.–Espedientea jendaurrean edukitzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Hirigintza Gerentziako iragarki-taulan eta Iruñako Udalarenean argitaratu ondotik, hogeita hamar egun balioduneko epean egon ere, iragarki hau Aldizkari horretan argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita. Hasiera batez onesteko erabaki hau behin betikoa bilakatuko da, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada.”

Iruñean, 2018ko azaroaren 7an.–Alkatea, Joseba Asirón Sáez.

Iragarkiaren kodea: L1813675