229. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Ekonomia-jardueren gaineko 2018ko zerga borondatez
ordaintzeko epea

Andosillako Udaleko Alkate udalburuak, azaroaren 8ko 348/2018 Ebazpenaren bidez, onetsi du ekonomia-jardueren gaineko zergaren errolda fiskala 2018ko ekitaldirako.

Helbideratutako ordainagiriak heldu den asteartean, 2018ko azaroaren 20an, kobratuko dira.

Helbideratu gabeko ordainagiriak datorren abenduaren 20a baino lehen ordaindu beharko dira Udal Diruzaintzan edo banku entitate hauetako batean:

–Nafarroako Rural Kutxa.

–Caixabank (La Caixa).

Epe hori iragaten bada zorra kitatu gabe, premiamendu prozedura hasiko da, baita errekargu, interes eta kostuen ordainarazpena ere, berriro gaztigatu gabe.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Andosillan, 2018ko azaroaren 8an.–Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1813729