229. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

892/2018 EBAZPENA, urriaren 30ekoa, Ingurune Naturalaren Zerbitzuko zuzendariak emana, onddoen eta basoko produktuen aprobetxamendurako barruti bat egiteko baimena ematen duena, Erroibar-Orreagan.

2018ko urriaren 10ean, Erroko Udalak onddoen eta basoko produktuen aprobetxamendurako eremua jarriko den toki entitateetako basoko produktuen aprobetxamendua arautzen duen ordenantza jendaurrean jarri izanaren ziurtagiria aurkeztu zuen.

Erroibar-Orreagako onddoen eta basoko produktuen aprobetxamendurako barrutia sortzeko, prozedura honi jarraitu zaio: behin-behineko ordenantzak onartu, jendaurrean jarri eta behin betiko ordenantzak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu (2018ko 10. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 15ekoa).

Eremu horretan sartzen dira Erroibar, Auritz eta Orreagako udalerrietako eta Lintzoain, Mezkiritz, Orondritz eta Zilbetiko kontzejuetako mendiak.

Aurkeztutako dokumentazioa azterturik, ez da desadostasunik sortu basoen eta babestutako eremuen kudeaketari buruzko dokumentuetan jasotako ingurumen kudeaketarako irizpideekin.

Mendien Erregelamendua onetsi zuen otsailaren 17ko 59/1992 Foru Dekretuaren 87. eta 88. artikuluetan ezarritako prozedura bete du entitateak. Aipatutako erregelamendu horrek Nafarroako Oihan Ondarea Babestu eta Garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legea garatu zuen.

Eskaera azterturik eta Pirinioaldea Kudeatzeko Atalak eskatu den erabilera aldaketaren alde emandako txostena ikusita.

Horrenbestez, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 35. artikuluak eta Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 760/2016 Ebazpenak ematen dizkidaten eskumenak erabiliz (ebazpen horren bidez, besteak beste, Ingurune Naturalaren Zerbitzuari eskuordetzen zaizkio Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak zituen zenbait eskumen),

EBATZI DUT:

1. Produktu naturalak biltzeko barruti bat jartzea Erroibar, Auritz eta Orreagako udalerrietako eta Lintzoain, Mezkiritz, Orondritz eta Zilbetiko kontzejuetako mendietan.

2. Barrutia seinaleztatu beharko da, 1994ko apirilaren 25eko Foru Aginduaren bidez onetsitako ereduari jarraikiz. Eredu hori 1994ko 61. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 23koan, argitaratu zen.

3. Baimen hau ematen da jabetza-eskubidea salbu utzirik eta hirugarrenen kalterik gabe.

4. Edozein baso aprobetxamendutan gailendu behar diren kontserbazioaren, jasangarritasunaren eta errendimendu jasangarriaren printzipioak baloratzearren, kasu honetan bezala, barrutiaren titular den toki entitateak datuak eman behar dizkio Baso Administrazioari, urte bukaerarako emandako baimen kopuruari eta motari buruz, baita bildutako produkzioari buruz ere, datu horiek jasoz gero. Datu horiek ematen ez badira, Oihangintzako Administrazioak barrutia baimentzen duen ebazpena errebokatzen ahal du.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita zenbatuko dira.

7. Ebazpen hau igortzea Erroibar, Auritz eta Orreagako udalei eta Lintzoain, Mezkiritz, Orondritz eta Zilbetiko kontzejuei, Pirinioaldea Kudeatzeko Atalari eta Ingurumena Zaintzeko Atalari, dagozkion ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko urriaren 30ean.–Ingurune Naturalaren Zerbitzuko zuzendaria, Fermín Olabe Velasco.

Iragarkiaren kodea: F1813469