229. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

57C/2018 EBAZPENA, urriaren 23koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Cortesko Ultracongelados de Cortes SL enpresaren lan hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Aztertu da Ultracongelados de Cortes SL enpresaren Cortesko lantokirako lan hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31007542012001), erregistro honetan sartu zena 2018ko irailaren 20an, enpresaren ordezkariek eta sindikatuek sinatua 2018ko irailaren 19an, honako hauetan ezarritakoarekin bat: Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuak eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua. Horrenbestez,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2018ko urriaren 23an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Ultracongelados de Cortes SL enpresaren lan hitzarmen kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1812849