229. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 27a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2018-EXT-19

2018ko uztailaren 17an, aldeetako batek eskatuta ireki zen ur aprobetxamendurako eskubidea amaitzeko espedientea, jarraian azaltzen diren ezaugarriak dituena, kontzesiodunak uko egin diolako.

Titularra: Orontzeko Udala.

Xedea: Orontzeko errotarako ur aprobetxamenduaren eskubidea amaitzea.

Ibilgua: Zaraitzu ibaia.

Udalerria: Orontze (Nafarroa).

Emaria: 455 l/s.

Eskubidearen titulua: 1955eko abenduaren 22an baimendutako nabaritasun aktaren bidez frogatutako preskripzioa, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 2001eko urriaren 25ean emandako ebazpenaren bidez baliozkotua.

Inskripzioaren datuak: Ur Publikoen Erregistroko A atala, 29. liburukia, 195. orria.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta amaitzeko prozedura honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2018ko azaroaren 9an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1813763