229. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Udalaren 2018ko aurrekontuaren 28-43 bitarteko aldaketak eta Musika Sustatzeko Udal Patronatuaren 2018ko aurrekontuaren
1. eta 2. aldaketak. Hasierako onespena

Garesko Udalak, 2018ko azaroaren 8an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen aurrekontu-aldaketa hauek: 28-43 bitartekoak Udalaren 2018ko aurrekontuan, eta 1. eta 2. aldaketak Musika Sustatzeko Udal Patronatuaren 2018ko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.

Garesen, 2018ko azaroaren 9an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1813752