225. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

609E/2018 EBAZPENA, azaroaren 5ekoa, Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatean saltokiak irekitzeko eta merkataritzan aritzeko egun balioduntzat hartuko diren igandeak eta jaiegunak ezartzen dituena 2019. urterako.

Nafarroan merkataritza arautzen duen uztailaren 12ko 17/2001 Foru Legeak 33. artikuluan dioenez, merkataritzaren arloan eskumenak dituen departamentuak, Nafarroako Merkataritzaren Kontseiluari entzunaldia eman ondoren, hurrengo urteko egutegia ezarriko du, horren barnean direla Nafarroako Foru Komunitatean merkataritzan aritzeko egun balioduntzat hartuko diren igandeak eta jaiegunak.

Garapen Ekonomikorako Departamentua da merkataritzaren barne sektorea Nafarroan antolatu eta sustatzeko ardura duena, hala ezarrita baitago Garapen Ekonomikorako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen urtarrilaren 11ko 1/2007 Foru Dekretuaren 1. artikuluan.

Departamentu horrek saltokiak jaiegunetan eta igandeetan irekitzeko 2019ko egutegiaren proposamen bat aurkeztu du, Nafarroako Merkataritza Kontseiluak 2018ko urriaren 26an egindako bilkuran aztertu duena.

Horrenbestez, Garapen Ekonomikorako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen urtarrilaren 11ko 1/2017 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2019. urtean, igande eta jaiegun hauek egun balioduntzat hartuko dira Nafarroako Foru Komunitatean merkataritzan aritzeko, eta, hortaz, egun horietan saltokiak irekitzen ahalko dira:

–Urtarrilaren 7a

–Martxoaren 19a

–Apirilaren 18a

–Uztailaren 21a

–Abuztuaren 15a

–Urriaren 12a

–Azaroaren 1a

–Abenduaren 6a

–Abenduaren 22a

–Herriko festa eguna, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiak xedatuarekin bat.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuari aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2018ko azaroaren 5ean.–Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusia, Maitena Ezkutari Artieda.

Iragarkiaren kodea: F1813470