224. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BORTZIRIETAKO EUSKARA MANKOMUNITATEA

Alkatetza beste baten esku uztea

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gainean azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsitako Erregelamenduaren 47. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Bortzirietako Euskara Mankomunitateko estatutuen 10. artikulua kontuan hartuz.

EBATZI DUT:

1. Aitor Elexpuru Egaña lehendakariordearen esku uztea mankomunitateko lehendakariaren eginkizunak 2018ko urriaren 18tik aitzina, eritasunagatik, bere eginkizunak berriz bere gain hartu arte.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten duen lehen bilkura arruntean, eta interesdunari jakinaraztea.

Arantzan, 2018ko urriaren 18an.–Lehendakaria, Mentxu Peña Lizarazu.

Iragarkiaren kodea: L1813382