224. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDANKOZE

2019. urteko karga-tasak

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, Bidankozeko Udalak, 2018ko urriaren 31n egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

1.–Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa ezartzea: %0,2500 izango da.

2.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa mantentzea: %2,85 izanen da.

3.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga ordainarazteko zerga-oinarria zehaztearren, aplikatzen diren portzentajeak beren horretan uztea, hain zuzen, honako hauek:

Lurraren balioaren gainean aplikatu beharreko koefizientea:

0,315

20 urte edo hortik gora

0,290

19 urte

0,255

18 urte

0,180

17 urte

0,105

16 urte

0,030

15 urte

0,030

14 urte

0,030

13 urte

0,030

12 urte

0,030

11 urte

0,030

10 urte

0,030

9 urte

0,030

8 urte

0,030

7 urte

0,030

6 urte

0,030

5 urte

0,030

4 urte

0,055

3 urte

0,065

2 urte

0,065

Urtebete

0,030

Urtebetetik behera

Ehuneko 18ko zerga-tasa ezartzen da.

4.–Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren gutxieneko kuoten gainean 1 indizea aplikatzea.

5.–Erabaki honek 2019ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Erabaki honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para daiteke, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita edo, aurretik eta hautara, errekurtso hauetako bat:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bidankozen, 2018ko urriaren 31n.–Alkatea, Tomás Pasquel Ayechu.

Iragarkiaren kodea: L1813337