224. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDANKOZE

Udalbatzako kideen ordainsaria

Bidankozeko Udalak, 2018ko urriaren 31n egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

Hautetsien laguntza banatzea.

Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluan toki entitateko kideen dedikazioari eta konpentsazioei buruz xedatutakoa ikusirik.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak uztailaren 27an emandako 529/2018 Ebazpena ikusirik, eranskinean sartuak dauden udaletako bakoitzak jaso beharreko zenbatekoa ematea eta ordaintzea onesten duena, Nafarroako udalentzako konpentsazioa dela-eta hautetsiei 2018ko ekitaldian emandako ordainketengatik. 3 zinegotzi dituzten udalen kasuan, 4.422,72 eurokoa da.

Hori dena ikusirik, Udalak aho batez erabaki du araubide hau ezartzea, ondorioak 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera izanik: Alkatea eta zinegotzia: osoko bilkuretara joateagatik eta aurreko prestaketa lanak egiteagatik, barne dagoela Udaleko bilkuretara eta Erronkariko Ibaxaren Batzordera joatea, bilerak egitea Hondakinen Mankomunitatearekin, Cederna Garalurrekin eta Udalarekin lotutako beste entitate batzuekin, eta, orobat, bilkura bakoitzaren aurreko hiruhilekoan tramitatutako jarduketa guztiengatik: 500 euro bilkurako eta, gehienez ere, 2.211,36 euro urtean.

Bidankozen, 2018ko urriaren 31n.–Alkatea, Tomás Pasquel Ayechu.

Iragarkiaren kodea: L1813336