224. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

2019. urteko karga-tasak

Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2018ko urriaren 24an egin osoko bilkuran eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarriari jarraikiz, besteak beste, erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

Lehenbizikoa.–Hasiera batean onestea 2019rako karga-tasa hauek:

a) Lurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,13 izanen da.

b) Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zergaren karga-tasa %3,78 izanen da.

c) Ekonomia-jardueren gaineko zergaren indizea 1,30 izanen da, gutxieneko kuoten gainean.

d) Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren karga-tasa %14,49 izanen da.

Zerga sortzen den unean lurraren balioaren gainean ezarri beharko diren koefiziente hauek onestea, balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera, eta Foru Legearen proiektuak xedatutako gehieneko kopuruei jarraikiz:

SORTZEALDIA

0,63

20 urte edo hortik gora

0,58

19 urte

0,51

18 urte

0,36

17 urte

0,21

16 urte

0,06

15 urte

0,06

14 urte

0,06

13 urte

0,06

12 urte

0,06

11 urte

0,06

10 urte

0,06

9 urte

0,06

8 urte

0,06

7 urte

0,06

6 urte

0,06

5 urte

0,06

4 urte

0,11

3 urte

0,13

2 urte

0,13

Urtebete

0,06

Urtebetetik behera

Bigarrena.–Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluarekin bat, erabakia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta ediktuak paratzea Udaleko iragarki-taulan.

Erabaki hauek 2019ko urtarrilaren 1ean jarriko dira indarrean.

Erabaki horien aurka errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bestela,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Tebas-Muru Artederretan, 2018ko urriaren 31n.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L1813367