224. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

Aldaketa, El Monte ureztalurreko herri-lurretako aprobetxamendu berezia arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

2018ko urriaren 26an egin osoko bilkuran erabaki zen hasiera batean onestea El Monte ureztalurreko herri-lurretako aprobetxamendu berezia arautzen duen ordenantzaren aldaketa; Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 174. artikuluarekin eta hurrengoekin eta 325. artikuluarekin eta hurrengoekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalbatzako iragarki-taulan argitaratzen denetik hasita, aztertu eta egokiak diren erreklamazioak aurkez daitezen.

Aipatu epean interesdun orok espedientea aztertzen ahalko du Udalaren bulegoetan, egoki jotzen diren alegazioak aurkeztu ahal izateko. Halaber, udal ordenantzaren aldaketaren testua interesdunen eskura egonen da Udalaren web atarian: www.aytosesma.es.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Sesman, 2018ko urriaren 29an.–Alkatea, Pedro M.ª Mangado Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L1813304