224. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRONKARI

Aldaketa Udal hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Erronkariko Udalak, 2018ko urriaren 19an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

ERABAKIA:

1. Aldaketa hasiera batean onestea Udal hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantzan.

2. Espedientea gutxienez ere hogeita hamar egunean edukitzea jendaurrean iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritako tramitazioari jarraikiz.

Erronkarin, 2018ko urriaren 31n.–Alkatea, Aitor Garmendia Eizagirre.

Iragarkiaren kodea: L1813450