224. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELO

8/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontu-aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2018ko 189. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 28an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.

Kreditu-gehigarria

GASTUEN goititzea:

6. kapitulua.–1.1650.6090001 partida: “Inbertsioa, Altzorrizko bideko argiteria publikoa”, 53.200,00 euro.

FINANTZAKETA:

8. kapitulua.–1.87000 partida: “Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”, 53.200,00 euro.

Elon, 2018ko urriaren 31n.–Alkatea, Izaskun Zozaya Yunta.

Iragarkiaren kodea: L1813305