224. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LANA

Bake epaile titularraren kargua hutsik

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 298., 302. eta 303. artikuluetan eta ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5. eta 6. artikuluetan xedatuari jarraikiz, Udalak aditzera ematen du Lana Ibarreko Bake Epaitegiko bake epaile titularraren kargua hutsik dagoela eta lau urterako bete behar dela.

Kargu hori eskuratzeko interesdunek Udalaren Idazkaritzan aurkeztu behar dituzte eskaerak, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 15 egun balioduneko epean.

Bake epaile izateko baldintzak Botere Judizialari buruzko Legean arauturik daude, eta hauek dira:

–Espainiarra izatea.

–Adinez nagusia izatea.

–Lege horren 303. artikuluak aipatzen dituen ezintasun arrazoietarik bakar bat ere ez izatea.

Lana Ibarrean, 2018ko urriaren 31n.–Alkatea, Eduardo Landa Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1813300