224. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

Plan ekonomiko-finantzarioa. Onespena

Iturengo Udalak, 2018ko urriaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen plan ekonomiko-finantzario berria onestea. Horren xedea da 2018ko eta 2019ko ekitaldietan betetzea Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko 2/2012 Lege Organikoan ezarritako gastu-araua eta aurrekontu egonkortasuna, 2017ko ekitaldian bete ez zirenak.

Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 23.4 artikuluan eta Aurrekontu Egonkortasunari buruzko abenduaren 12ko 18/2001 Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 2ko 1463/2007 Errege Dekretuaren 26. artikuluan ezarritakoa bete beharrez, erabakitako onespena jendaurrean egonen da, ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik, aditzera emateko ez beste deusetarako.

Plan ekonomiko-finantzarioaren kopia bat jendearen eskura dago, Udalbatzak onetsi duenetik, eta hala egonen da harik eta planaren indarraldia bukatu arte, aditzera emateko ez beste deusetarako.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Iturenen, 2018ko urriaren 25ean.–Alkatea, María José Bereau Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L1813399