224. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

Xehetasun-azterketa 3. poligonoko 12. lurzatian. Hasierako onespena

Iturengo Udalak, 2018ko urriaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 3. poligonoko 12. lurzatiaren xehetasun-azterketa, honako hauek definitzeko xedez: aparkalekurako lagapena, eraikinaren bolumen baldintzak eta kokalekua, eta lurrari eusteko plantan egin beharreko jarduketak. Sustatzailea José Luis Erasun Ariztegui da.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta epe horretan interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatua aplikatu beharrez.

Iturenen, 2018ko azaroaren 5ean.–Alkatea, María José Bereau Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L1813398