224. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

2018ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan xedatuari jarraikiz, eta jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat jo da Igantziko Udalaren 2018ko plantilla organikoa, eranskinean zehazten baita.

Udalak 2017ko abenduaren 15eko osoko bilkuran hartu zuen hasierako onespenaren erabakia, eta 2018ko 85. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 4an. Jendaurrean egon bitartean inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Igantzin, 2018ko urriaren 31n.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

2018KO PLANTILLA ORGANIKOA

Funtzionarioak

1.–Idazkaria, Arantzako Udalarekin batera.

Maila: A. Egoera: hutsik. Euskara maila: 2 (Bortzirietako Euskara Mankomunitateak 2012ko apirilaren 17an onetsitako txostenaren arabera, 2012ko irailaren 4an aldatua, eta Igantziko Udalak 2012ko urriaren 25eko bilkuran onetsia).

2.–Administrari-ofiziala.

Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Mailako osagarriak: %20,52. Antzinatasuna: 2 bosturteko. Gradua: 2. Familia laguntza: bai. Egoera: jardunean. Euskara maila: 2 (Bortzirietako Euskara Mankomunitateak 2012ko apirilaren 17an onetsitako txostenaren arabera, 2012ko irailaren 4an aldatua, eta Igantziko Udalak 2012ko urriaren 25eko bilkuran onetsia).

3.– Zerbitzu anitzetako enplegatua.

Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Mailako osagarriak: %20,35 + 250,00 euro. Antzinatasuna: 2 bosturteko. Gradua: 1. Familia laguntza: bai. Egoera: jardunean. Euskara maila: 1 (Bortzirietako Euskara Mankomunitateak 2012ko apirilaren 17an onetsitako txostenaren arabera, 2012ko irailaren 4an aldatua, eta Igantziko Udalak 2012ko urriaren 25eko bilkuran onetsia).

Bitarteko langileak administrazio-araubidean

1.–Idazkaria, Arantzako Udalarekin batera.

Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Osagarriak: %3,72. Antzinatasuna: 2 bosturteko. Egoera: jardunean. Euskara maila: 2 (Bortzirietako Euskara Mankomunitateak 2012ko apirilaren 17an onetsitako txostenaren arabera, 2012ko irailaren 4an aldatua, eta Igantziko Udalak 2012ko urriaren 25eko bilkuran onetsia).

Funtzionarioen izenen zerrenda

1.–Jaione Sein Petrikorena.

Maila: C. Gradua: 2. Zerbitzu onartuen data: 1997ko azaroaren 10a. Lanpostua: administrari-ofiziala. Administrazio egoera: jardunean.

2.–Jokin Zabaleta Zabaleta.

Maila: D. Gradua: 1. Zerbitzu onartuen data: 2005eko irailaren 5a. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Administrazio egoera: jardunean.

Administrazio araubideko bitarteko langileen izen zerrenda

1.–M.ª Jose Larraioz Ariztegi.

Maila: A. Lanpostua: idazkaria. Administrazio egoera: jardunean.

Iragarkiaren kodea: L1813381