224. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Tasak, zergak eta prezio publikoak. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2018ko urriaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Uharteko Udalaren eta Musikaren Udal Patronatuaren tasak, zergak eta prezio publikoak 2019. urterako.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu ahal ditzaten. Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da isilbidez.

Uharten, 2018ko azaroaren 6an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L1813451